Thursday, May. 17, 2012

Ikastaro trinkoak

Ikastaro trinkoak, egunean hiru, lau edo bost orduko ikastaroak dira. Bistan denez, hizkuntza bat ikasten segidan eta modu trinkoan zenbat eta ordu gehiago eman, orduan eta arinago ikasten dugu hizkuntza hori. Horregatik, egunero bi ordu baino gehiago duen jendearentzat lau, bost eta sei orduko ikastaro trinkoak antolatzen ditugu, goizez eta arratsaldez, euskaran murgilduz arin eta ondo ikasteko. Ikastaro trinkoek helburu argia daukate: ikasleari euskara ahalik eta lasterren ikasten laguntzea.

Honakoak dira 2011-2012 ikasturterako ordutegiak eta salneurriak, urritik ekainera, eguneko 3, 4 eta 5 orduko trinkoetarako:

IKASTARO TRINKOA 2011/2012 ORDUTEGIAK HIRUHILABETEAREN SALNEURRIA*
3 ordu egunero 08:00-11:00 10:00-13:00 16:00-19:00 18:00-21:00 339 euro (220+119)
4 ordu egunero 08:00-12:00 10:00-14:00 16:00-20:00 17:00-21:00 443 euro (289+154)
5 ordu egunero 08:30-14:00 16:00-21:30 552 euro (352+200)

*Parentesi arteko lehenengo kopurua matrikulatzean ordaindu behar da, bigarrena 2011ko azaroaren 3rako.

Beste ikastaroetan bezala, eskolak jasotzeaz gain, hainbat jarduera egiteko aukera dakar matrikula egiteak: Astean behin euskara lantegietan esku hartzea, Kafe Antzokiko hainbat ekitalditan (Urbeltzen Dantza Ganbara eta Lagun Artean Kantari), txangoak, hitzaldiak, jaiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak… Matrikula egin.

Ikastaro trinkoak Bilbon:

IKASTARO TRINKOAK 2012ko udan EGUTEGIA SALNEURRIA
5 ordu egunero
hilabetez
8:30-14:00 / 15:30-21:00
Ekainak 4-29
Uztailak 2-30
Abuztuak 1-31
Irailak 3-28
237 €
3 ordu egunero
bi hilabetez
8:30-11:30 / 15:30-18:30
Ekainak 1- uztailak 30
Uztailak 2- abuztuak 31
Abuztuak 1-irailak 28
Irailak 3 – urriak 31
274 €
2 ordu egunero bi hilabetez
8:30-10:30 / 15:30-17:30
Ekainak 1- uztailak 30
Uztailak 2- abuztuak 31
Abuztuak 1-irailak 28
Irailak 3 – urriak 31
223 €

Leer este texto en: Español