Uda 2013
Leer este texto en: Español
Gure ikastaro, barnetegi, campus, udaleku eta beste aukera guztietan matrikula egin dezakezu online, haur, gazte zein helduentzat.
Ane Albisu Iriarte, Ikerfolkeko partaidea eta "Atondu" liburuaren egilea, tradiziozko jantzietan aditua da, eta astelehen honetan, maiatzak 27, "Festarako jantziak azken 100 urteotan, janzteko moduaren garrantzia" hitzaldia eskainiko digu Kafe Antzokian, goizeko 10:30ean zein arratsaldeko 6:30ean, Gabriel Aresti euskaltegiak hilero antolatzen duen ikasleentzako mintzamenerako agendaren barruan. Saio bakoitzak irauten duen ordu eta erdian zehar azalduko digu zein den gaur egun Segi irakurtzen
Auten Bilboko Konpartsek eta Bilboko Aste Nagusiak 35 urte beteko dituzte. Hori dela eta, urtean zehar ekimen bereziak antolatuko dituzte eta lehenengoa Txosnaganerako mendi ibilaldi neurtua izango da hurrengo maiatzaren 25ean. Txosnagane mendia, Biderdi, Ganetxiki edo Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia da eta 877 metroko altuera du. Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen. Segi irakurtzen
Euskara ezagutzea ez da hizkuntza ikastea bakarrik. Ezagutza gramatikala esperientziaren parte bat da. Ondo dakigunez motibazioa eta erabilera prozesua azkartzen duten elementuak dira, elkar elikatzen duten elementuak direlako, biraka. Hortaz, gure jarduera guztiek, gurpil horri indarra eta abiada ematera bideratzen dira. Horregatik sortu genituen tailerrak, eta horrela jaio zen Bidaiari tailerra ere. Urte askoan arrakasta handiz martxan izan eta gero, Segi irakurtzen
Gabriel Aresti euskaltegiak ume, gazte eta helduei uda euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi die, gustu guztietarako proposamenen bidez, eta baita deskontu berezien bitartez ere. Adibidez, udaleku eta campusetan*, beherapenak egingo dira ondorengo kasuetan: -Ume bat 2 astetarako matrikulatzen bada, prezioa 289 eurokoa izango da. -Ume bat 3 astetarako matrikulatzen bada, prezioa 417 eurokoa izango da. -Ume bat 4 astetarako matrikulatzen bada, Segi irakurtzen