Zenbait herritako udalek eta beste erakunde batzuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteko, ikastaroen kostua arinduz. Horretaz gain, Gabriel Aresti euskaltegiak langabezian dauden ikasleei laguntza eman nahi die 2012-2013 ikasturte honetarako. Horregatik, 12:00etatik 14:00etara edo 20:00etatik 22:00etara ikasi nahi dutenei %10eko deskontua egingo die trimestre bat egitean. Goizeko 8:00etatik 11:00etara, 16:00etatik 20:15era edo 16:00etatik 21:30etara, aldiz, %5eko deskontua egingo da trimestre batean matrikulatzean.
Bestalde, esan bezala, hainbat instituziok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteko. Esaterako, Bilbon diru-laguntzak daude gurasoentzat. Barakaldo, Getxo, Basauri, Erandio, Leioa eta Santurtziko udalek ere, besteak beste, ematen dituzte laguntzak. Informazio gehiago behar baduzu, Gabriel Aresti euskaltegiko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke.
Leer este texto en: Español
