Go to Top

Eskola egutegia eta mailak-urratsak

Urritik ekainera doan neguko ikasturte osoa (9 hilabete) hiru hilabeteko hiru tartetan banatzen da. Matrikula hiruhileko bakoitzerako egin daiteke edo ikasturte osorako (merkeago ateratzen da). Hona hemen 2012-2013 ikasturterako eskola egutegian izango ditugun jaiegunak (apuntatu ditzakezu edo gure Gmail calendar agendan harpidetza egin):

HIRUHILABETEA
JAIEGUNAK
1. hiruhilabetea: urriak 1 – abenduak 21 urriak 12, 25 azaroak 1, abenduak 6 eta 8
2. hiruhilabetea: urtarrilak 7 – martxoak 22
3. hiruhilabetea: apirilak 8 – ekainak 28 martxoaren 28tik apirilaren 7ra (aste santua)

 

Kurtsoen mailaketa eta baliokidetzak

HABE erakundeak helduen (16 urtetik gorakoen) euskalduntze-alfabetatze prozesua lau mailatan banatzen du: HABE1, HABE2, HABE3 (EGA) eta HABE4. Maila hauek Europako erreferentzia markoan B1, B2, C1 eta C2 gaitasun mailak dira, hurrenez hurren. (ikus baliokidetza taula ofiziala baliokidetza gehiagorekin).

Euskaltegian, berriz, zerotik hasi eta EGA ateratzerainoko ibilbide guztia 12 urratsetan banatzen dugu, ikasle bakoitza dagokion urratsean zehatzago kokatuz. Honako taulan aurkituko dituzu HABEren mailen eta gure urratsen arteko baliokidetzak.

MAILAK URRATSAK TITULUAK
1. maila A 1, 2, 3 Titulurik ez
1. maila B 4, 5, 6 IVAP1-HABE1
2. maila 7, 8, 9 IVAP2-HABE2
3. maila 10, 11, 12 EGA-IVAP3-HABE3
4. maila (EGAtik gorakoa) HABE4 -IVAP4

 

Leer este texto en: Español

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>