Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Gure euskaltegiak urte osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak Bakaikun, Nafarroan (udanAste Santuan, Pazko astean eta azterketak prestatzeko egonaldi bereziak urte osoan), Sakanan, Aralar eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Barnetegietan, euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten ditu ikasleak. 2014an eraberritu genuen Bakaikuko etxea.

Bilbon ere barnetegiak antolatzen ditugu, astebete edo bi astekoak, Bakaikun diren eskola eta jarduera guztiekin baina gaua bertan eman gabe, hau da, loa etxean, eta bazkariak prezioaren barruan daude.

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko