Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, 15 egunez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Gure euskaltegiak urte osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak Bakaikun (Nafarroa), Sakana eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Barnetegietan, euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten ditu ikasleak. 2008an eraberritu genuen Bakaikuko etxea, 2, 3, 4 edota 6 lagunentzako gelak atonduta.
Bilbon ere barnetegiak antolatzen ditugu, Bakaikun diren eskola eta jarduera guztiekin baina gaua bertan eman gabe, hau da, loa etxean. Bilboko barnetegiko bazkariak Kafe Antzokian izaten dira eta prezioaren barruan daude.
Halaber, aurten, Bilbon lehen aldiz loaldia barne hartuko duen egun osoko barnetegia izango dugu, orain arteko barnetegi irekiaz gain, eta baita Bilbo eta Bakaiku konbinatuko dituen Hiri-mendi barnetegi berria ere.
| BARNETEGIAK UDA 2013 | Bakaikun salneurria literak / oheak |
Bilbon salneurria loa etxean/loa barne |
|---|---|---|
| Ekainaren 3etik 15era | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Ekainaren 10etik 22ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Ez |
| Ekainaren 17tik 29ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Uztailaren 1etik 13ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Uztailaren 15etik 27ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Abuztuaren 1etik 14ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Abuztuaren 5etik 17ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Ez |
| Abuztuaren 19tik 31ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Irailaren 2tik 14ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
| Irailaren 16tik 28ra | Bakaiku 432 € / 464 € | Bilbo 393 € / 559 € |
Talde berezientzako barnetegiak ere antolatzen dira Bakaikun, baita familientzako barnetegiak ere. Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitez euskaltegiarekin. Matrikula egin.
Astebeteko barnetegiak:
| ASTEBETEKO BARNETEGIAK 2013 | Lekua eta *salneurria | Lekua eta *salneurria |
|---|---|---|
| Ekainaren 3tik 9ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Ekainaren 10etik 16ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Ez |
| Ekainaren 17tik 23ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Ekainaren 24tik 30era | Bakaiku 279 € / 299 € | Ez |
| Uztailaren 1etik 7ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Uztailaren 15etik 21era | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Abuztuaren 5etik 11ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Abuztuaren 19tik 25era | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Irailaren 2tik 8ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
| Irailaren 16tik 22ra | Bakaiku 279 € / 299 € | Bilbo 242 € / 363 € |
Bakaikuko Barnetegia from Zenbat Gara.
Leer este texto en: Español
