Go to Top

4. Maila (EGAtik gorakoa)

  • Maila berri honek hizkuntzaren ezagutza sakona egiaztatzen du.
  • 4. hizkuntza-eskakizuna bete behar duenari zuzendua edo, besterik gabe, EGAren oinarrizko maila hori hobetu nahi duenari.
  • Urritik ekainera
  • Astelehen-asteazkenak edo astearte-ostegunak
  • Salneurria 2012-2013 ikasturterako: 763€ (504 hasieran + 259 azaroaren 3rako).
  • 10:00-12:30 edo 18:00-20:30 ordu bi eta erdiko saioetan

Matrikula egin

Norentzat da 4. maila?

* EGA edo baliokideren bat duenarentzat.

* Euskararen gaitasun operatibo eraginkorra izateaz gain, menderatze-maila gorena izan nahi duen erabiltzailearentzat.

* Gai espezializatuetan euskara-maila sakontzeko gogoa edo premia duenarentzat. Besteak beste:

1.- Administrazio-munduan (Udaletxe, Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza…) lan egiten duenarentzat.

2.- Irakaskuntza-arloan lan egiten duenarentzat: goi-zikloko irakaslearentzat, unibertsitateko irakaslearentzat, euskaltegiko irakaslearentzat…

3.- Abokatuarentzat, aholkulari-etxeetan ari den langilearentzat…

4.- Hedabideetan lanean den kazetariarentzat…

5.- Enpresa-munduko goi-mailako teknikariarentzat: arkitektoarentzat, ingeniariarentzat…

 

Ikastaroa egiteko

HABEren 3. maila, EGA edo baliokideren bat izatea.

 

Zer da 4. maila?

Europako Erreferentzia Markoan C2 maila.

Hirugarren mailan landuak izan diren testu-genero asko landuko dira laugarren mailan, baina bestelako izaera izango dute orain. Batetik, laugarren mailan ekoiztu egingo dira lehen ulermena lantzeko erabilitako testuak; bestetik, bestelako konplexutasuna –zailtasuna- izango dute. Hau da, kalitate handiagoa eskatuko zaie ikasleei testu horiek ekoiztean: zuzentasun eta egokitasun handiagoa (euskararekin jolastuz).

Hitz batean, nahiz eta testu-genero berak landu laugarren mailan, bestelako kalitatez gauzatuko ditu euskara-ikasleak.

 

IKASTAROA

Gabriel Aresti euskaltegian bertan: goizez zein arratsaldez, astean bitan. X orduko ikastaroa; 2 ordu eta erdiko saioak. Gainera, 15 orduko tutoretza-saio pertsonalizatuak proiektua prestatzeko.

 

Ikastaroaren helburuak

Euskara modu eraginkorrean erabiltzea:

1) Ekintza komunikatiboak zuzen eta egoki burutzea

2) Ahoz zein idatziz efizientziaz komunikatzea.

Helburu nagusia ikaslea – gai orokor zein espezializatuetan – euskararen erabiltzaile estrategikoa bilakatzea da; hizkuntzarekin jolastuz komunikazio-ekintza desberdinak ondo betetzeko erabakiak hartzen trebatzea, alegia.

Metodologia

Ikastaroak alderdi bi ditu:

1) Ikastaro teorikoa

Ikasgelan egiten da laugarren mailarako egokiak diren unitateen lanketa, eta, bertan, ekintza komunikatibo zehatzak lantzen dira, testu-ereduak baliatuta.

Ikasturteko edukiak landutako unitate didaktikoen bitartez ebaluatzen dira.

 

2) Proiektua

Lan-esparruko edo gustuko jakintza-arloren bat aukeratzen du ikasleak bere hizkuntza-gaitasuna sendotzeko. Hala, ikasle bakoitzak bere behar, interes edo motibazioei erantzuten dien proiektua idatziko du (gutxienez 18.000 karaktere, zuriunerik gabe), ekintza komunikatibo erreala izango dena.

Proiektua lan pertsonala da, eta ez da eskola-orduetan egiten, ikasleak norbere denbora eskaintzen dio zeregin horri. Irakasleak, berriz, aldizkako tutoretza-saioak (15 ordu orotara) eskaintzen dizkio proiektua bideratzeko.

HABEren laugarren mailako azterketa egin ahal izateko, ezinbestekoa da ikastaroa eta proiektua, biak ala biak, gainditzea.

Eginez ikasten da egiten. Ikaslea izango da testu-ekoizle, idazle, kritikari; gaitasun estrategikoak erakutsi behar ditu, gaitasun linguistikoaz gainera.

Leer este texto en: Español