All Posts filed under »burutazioak« Follow This Topic
Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina [...]
Otsaila 4, 2010
Oso egun polita izan da gaurkoa euskaltegian. Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen [...]
Abendua 3, 2009
Gaurkoan Ruper Ordorika hurbildu da gurera, New Yorken grabatu ditu Ruper Ordorikak lan berriko kantuak uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikarien laguntzaz eta Donostiako Elkar estudioan egin ditu nahasketak Jean Phocas teknikariarekin. Oier Guillanekin batera ‘Eskuen sustriak’ poema bilduma ezagutu dugu. Poema intimoak nahiz kolektiboak batzen dira Dusarekin argitaratu duen ‘Eskuen [...]
Azaroa 25, 2009
Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1997 urtean Bilbo Hiria irratia, eta, hark bezala, (hiriko) euskaldunen arteko harremanak bideratzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu. Piperpolis duzue saiorik ezagunenetarikoa. Gaurkoan Gasteiztik Betagarri taldearekin bat egin dugu ‘Bizitzari txistuka’ lan berria aurkeztu digute. Artiunem bideoklip berria grabatzen hari zirela Unaiek kantu berriak aurkeztu dizkigu. Udazkenarekin [...]
Azaroa 22, 2009
Bilbon dauzkagun hainbat oroitarri, busto eta estatua aukeratu ditugu eta haiei begira jarri gara; ordezkatzen dituzten pertsonaiak gehiago ezagutu nahian. Horretarako laguntzaile paregabeak izan ditugu. Ikusteko sakatu hemen. Iturria: www.ibaizabaltb.com
Urria 30, 2009
Gabriel Aresti euskaltegian aritzeko irakasle homologatuen lan poltsa osatzen ari gara. Interesa dutenek lanbila@gabrielaresti.com helbidera igorri ditzakete euren curriculum-ak.
Ekaina 10, 2009
Teknologia berriekin asko erraztu dira garai batean profesionalek bakarrik egiten zituzten zenbait lanbide, horien artean argazkilariarena. Horretan ibili dira argazki tailerrean asteotan. Lehenik eta behin Bilbon zehar hartu dituzte argazkiak eta gero photoshopek ematen dituen aukeren bidez argazkiak euren gustura moldatu dituzte, betiere Iban eta Ireneren gidaritzapean. Gure paparazziek egin dute egin beharreko lana eta [...]
Maiatza 28, 2009
Euskerazetamol EZ DOK HIRU Bikoteatroak DIBERTIMENTUAK izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. “Euskera Sencilloaren Manifiestoa”rekin hasi ginen eta ondoren “Larruaizetara” etorri zen. “EUSKARAZETAMOL” honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula. Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, [...]
Apirila 2, 2009
kORRIKA 16 apirilaren 3an sartuko da Bilbora (18:33an) eta konpartsok beti bezala San Nikolas elizaren parean emango diogu hasiera gure korrika saioari 20:30etan . Algarakideok ere, nola ez, hartuko dugu parte. Egon hadi adi lekukoari! www.korrika.org
Martxoa 30, 2009
Rafa Rueda Musikagile eta kantagile emankorra dugu, taldearekin (PiLT) nahiz bakarka kanta asko ateratakoa. Gaurkoan abesti baten sortzen prozesua nolakoa den azalduko digu, doinu bat buruan bueltaka azaltzen denetik kanta erabat osatu artekoa. Apirilaren 1ean Kafe Antzokian goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.





Otsaila 22, 2010
0 Comments