Datozen asteotarako asteburuko egonaldiak eta astebeteko barnetegiak (HABEko ahozko proba prestatzeko barnetegia) antolatu ditu Gabriel Aresti euskaltegiak Bakaikuko etxean. Giro aparta ingurune zoragarrian eta aukera paregabea mintzamena lantzeko. Gogoratu eukaltegiko ikasleok prezio berezia duzuela
Asteburuak Bakaikun
Azaroak 07-08-09: 10, 11 eta 12. urratsak
Azaroak 14-15-16: 8. eta 9. urratsak
Azaroak 21-22-23: 6. eta 7. urratsak
Azaroak 28-29-30: 4. eta 5. urratsak
Abenduak 12-13-14 1, 2 eta 3. urratsak Segi irakurtzen ‘Asteburuak eta astebeteko barnetegiak Bakaikun’
Uztaileko bigarren hamabostaldiko txandan hainbat ikaslek kamarak eta ordenagailuak eraman eta sekulako sorkuntza lana egin dute, film laburrak sortuz. Argi dago teknologia berrietan ondo jantzitako ikasleak ditugula, Bakaikuko barnetegian Internet konexioa daukagula baliatuz bloga egiteaz gain, egundoko edizio lana egin baitute ordenagailuekin, kamarak, gidoiak eta eszenak ederto prestatzeaz gain. Emaitza erabat beldurgarria izan da, berez Bakaikuko etxeko giroa filmean islatzen dena baino askoz ere lasaiagoa den arren…
Uztaileko bigarren hamabostaldi honetan pentsatu dugu barnetegiko betiko jarduerei beste bat eranstea. Hau da, beti egin ohi ditugun txangoez, tailerrez, hitzaldiez eta kantaldiez gain oraingoan blog bat sortu dugu gure egunerokotasunaren berri zuei emateko. Bertan ez dituzue iritzi artikulu handiak edota munduko argazkirik ikusgarrienak topatuko, baina Bakaikuko barnetegiko ikasleek egina da eta horrek badu berez balio handia. Bakaikuko berri jakin nahi baduzue, atea zabalik duzue. Sakatu hemen.