Hasi da HABEk euskaltegietako ikasleentzako urtero egiten duen diru-laguntzen deialdia, matrikula kostuak berreskuratzeko edo leuntzeko asmoz. Eskariak egiteko epea hilabeteren buruan amaituko da, urriaren 10ean, hain zuzen.  Datuei erreparatuta,  aurten 3.480 ikasle izan dira HABEren 1., 2. edo 4. mailak edo EGA lortu dutenak. Alegia, iaz baino ia 1.000 ikasle gehiagok (973, zehazki) lortu dute egiaztagiria. HABEk urtero antolatzen ditu aipatu azterketak, euskaltegiekin elkarlanean eta euskaltegietako ikasleei zuzenduak

Nork eska ditzake HABEren dirulaguntzak?.

1.- 2007ko deialdian HABEren 1., 2. eta 4. mailak egiaztatu dituztenek, edo EGA gainditu dutenek 2006eko bigarren deialdi itxian edo 2007ko lehenengo deialdi itxian.
2.- 2006ko dirulaguntza deialdian parte hartzeko aukera izan eta egin ez zutenek (2006ko deialdian HABEren 1., 2. edo 4. mailak egiaztatu zutenek, edo EGA 2005eko bigarren deialdi itxian edo 2006ko lehenengo deialdi itxian gainditu zutenek).

Beti ere, ikasleak berak ordaindu baditu bere ikasketak.

Zer egin behar du baldintza horiek betetzen dituenak?

1.- Euskaltegi/zentroaren agiria eskuratu, 2004-05, 2005-06 eta 2006-07 ikasturteetan zehar eginiko ikastaroen eta ordaindutako diruaren berri ematen diona.
2.- 2007ko irailaren 10etik urriaren 9ra bitartean www.habe.euskadi.net web orrian sartu, eta hor dirulaguntza eskaera egiteko tokian, eskatzen diren datuekin inprimakia osatu (ikasleak ordaindutako matrikula-kopuruak, beste administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntzak eta dirulaguntza eskuratzeko bankua). Datu-orri hau osatu ondoren, gorde eta inprimatu.
3.- Euskaltegi/zentroaren agiria eta internetetik sortutako datu-orria sinatuta, 2007ko urriaren 10a baino lehen entregatu behar dira HABEren egoitza batean (Donostia: Vitoria-Gasteiz kalea, 3; Gasteiz: Samaniego kalea, 2; edo Bilbo: Gran Via, 85).

Noiz egin behar da eskaera?

HABEren web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2007ko irailaren 10etik urriaren 9ra bitartekoa da.

Eskaera HABEn entregatzeko epea 2007ko urriaren 10era bitartekoa da.

Zenbat diru eskura dezake ikasleak?

1.- 2006ko deialdian maila egiaztatu zutenek kopuru hauek eskura ditzakete:
- 1. maila: 600 euro
- 2. maila: 400 euro
- EGA: 400 euro
- 4. maila: 400 euro
2.- 2007ko deialdian maila egiaztatu dutenek:
- 1. maila: 750 euro
- 2. maila: 550 euro
- EGA: 450 euro
- 4. maila: 400 euro
3.- Irizpide nagusi bezala, ikasleak ezin dezake eskuratu berari euskaltegian 2004-05, 2005-06 eta 2006-07 (egiaztapenera arte) ikasturteetan ikastea kostatu zaiona baino gehiago.
4.- Guztira, 1.249.400 euro daude banatzeko. Eskari guztiei erantzutera helduko ez balitz, hainbanaketa egin beharko litzateke.

Noiz erabaki eta eskuratuko dira dirulaguntzok?

1.- Erabakia, 2007ko urtea amaitu aurretik hartuko da. Erabaki orduko, euskaltegi guztiei emango zaie horren berri.
2.- Erabakia argitaratzea, eskaria egin den HABEren web horri berean argitaratuko da, baita HABEren hiru ordezkaritzetako tauletan agirian jarri ere.
3.- Ikasle bakoitzari dagokion dirulaguntza ordaindu ere, ahal dela behintzat, 2007 urtea amaitu aurretik egingo da.

Xehetasun guztiak eta argibide gehiago

Xehetasun guztiak, EHAAn argitaratuko den Ebazpenean azalduko dira, eta irailean jarriko da agirian www.habe.euskadi.net orrian. Norbaitek lehenago osorik eskuratu nahi badu edo bestelako argitasunak eskatu, hona jo dezake: ikuskatzailetza@habe.org edo 943022600 telefonora deitu.

Iturria: HABE

Donostian, 2007ko ekainaren 5ean.