Ikastaro trinkoak, egunean hiru, lau, bost edo sei orduko ikastaroak dira. Bistan denez, hizkuntza bat ikasten segidan eta modu trinkoan zenbat eta ordu gehiago eman, orduan eta arinago ikasten dugu hizkuntza hori. Horregatik, egunero bi ordu baino gehiago duen jendearentzat lau, bost eta sei orduko ikastaro trinkoak antolatzen ditugu, goizez eta arratsaldez, euskaran murgilduz arin eta ondo ikasteko. Ikastaro trinkoek helburu argia daukate: ikasleari euskara ahalik eta lasterren ikasten laguntzea.
Honakoak dira 2008-2009 ikasturterako ordutegiak eta salneurriak, urritik ekainera, eguneko 3, 4 eta 5 orduko trinkoetarako:
| IKASTARO TRINKOA 2008/209 | ORDUTEGIAK | HIRUHILABETEAREN SALNEURRIA |
|---|---|---|
| 3 ordu egunero | 08:00-11:00 10:00-13:00 16:00-19:00 18:00-21:00 | 328 euro (220+128) |
| 4 ordu egunero | 08:00-12:00 10:00-14:00 16:00-20:00 17:00-21:00 | 429 euro (300+129) |
| 5 ordu egunero | 08:30-14:00 16:00-21:30 | 536 euro (350+186) |
Beste ikastaroetan bezala, eskolak jasotzeaz gain, hainbat jarduera egiteko aukera dakar matrikula egiteak: Astean behin euskara lantegietan esku hartzea, Kafe Antzokiko hainbat ekitalditan (Urbeltzen Dantza Ganbara eta Lagun Artean Kantari), txangoak, hitzaldiak, jaiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak… Matrikula egin.
2009ko Udako ikastaroak
| IKASTARO TRINKOA UDA 2009 | DATA | ORDUTEGIAK | SALNEURRIA |
|---|---|---|---|
| 2 ordu egunero
(2 hilabete) |
· Ekainaren 1etik uztailaren 30era
· uztailaren 1etik abuztuaren 31era ·Abuztuaren 3tik irailaren 30era |
08:30-10:30
10:30-12:30 15:30-17:30 |
215 € |
| 3 ordu egunero
(2 hilabete) |
· Ekainaren 1etik uztailaren 30era
· uztailaren 1etik abuztuaren 31era ·Abuztuaren 3tik irailaren 30era |
08:30-11:30
10:30-13:30 15:30-18:30 |
265 € |
| 5 ordu egunero
(hilabete 1) |
· Ekainaren 1etik 30era
· uztailaren 1tik 30era ·Abuztuaren 3tik irailaren 31era · Irailaren 1etik 30era |
08:30-14:00 15:30-21:00 | 230 € |




