Bere erabiltzaileen nahi eta beharretara gero eta hobeto moldatuko diren zerbitzuak eskaini nahian, Ikastaroak izeneko atalean zehazten direnez gain, Gabriel Aresti euskaltegiak honako eskaintza berriak sortu ditu 2009-2010 ikasturteari begira:

Mintzamena – Bizkaiera – Sakontzen

  • Mintzamena: Euskara ikasten ibili eta gero –titulua lortuz zein lortu gabe–, euren mintzamena hobetu eta euren ahozko euskara normalizatu nahi duten pertsonei zuzendua.
  • Bizkaiera: Bizkai euskara eraz eta molde arautu zuzenekin ikasi nahi dutenei eskainia
  • Bi egun astean, astelehen-asteazkena edo astearte-osteguna
  • 10:00-12:00 edo 18:00-20:00
  • Salneurria: 421 euro (300 hasieran + 121 azaroaren 10erako).
  • Programazio praktikoa eta eraginkorra.
  • Ahozko euskararen erregistroen lanketa eta praktika.
  • Jarduera osagarri ugari.

Astebeteko eta asteburuetako ikastaroak

  • Astean zehar ikasteko denborarik ez, edo tarteka denbora tarte jakinak libre izan ohi dituztenentzako aproposak.
  • Programazio praktikoa, aktiboa eta anitza.
  • Ekintza osagarri mordoa.

Yoga, aerobic, euskal dantza eta masaje ikastaroak

  • Euskara lantegiez gain, jarduerak eta euskararen praktika uztartzen dituzten bestelako kurtsoak ere eskaintzen ditugu, ikasketa maila sakonagoa ematen dutenak.

Honelako ikastaroen gainean informazio gehiago lortzeko, jar zaitez gure bulegoarekin harremanetan. Matrikula egiteko, egin klik hemen.