Ezin zarela egunero klasera etorri? Hemen duzu ikasketa konbinatua. Urtarriletik ekainera, astero klasean 2 egun + euskara lantegia (tailerra), eta gainerakoa Interneten bidez egiteko aukera ematen dizugu. Bakarkako ikasketa euskaltegian bertan edo Internet bidez etxetik egiteko aukera ematen dizugu autoikaskuntza programarekin. Zalantzak argitu eta mintzapraktika irakaslearekin egingo dituzu klase orduetan. Sortu zure ikastaroa neurrira.

Oinarrizko aukera: Autoikaskuntza + 2 klase egun + euskara lantegia (tailerra): 965 euro.

Oinarrizko aukera+Asteburua Bakaikun: 1010 euro.

Pakete osoa (oinarrizkoa+Asteburua Bakaikun + astebeteko barnetegia Bilbon edo Bakaikun): 1050 euro (%5 merkeago).

Zehatzago azalduta, hauek dira ikasketa konbinatua osatzen duten atalak:

Klasea: Zalantzak, oposaketetako azterketak, nor bere neurrirako ariketak, tutoretzak, bakarkako aholkularitza.

Tailerrak: Hizkuntzak ikasteko metodologia aurreratuenei jarraiki, gustuko gauzak eginez ikasten da azkarren eta ondoen. 15 tailer baino gehiago: Osasuna eta elikadura, irratia, moda, kantagintza, argazkigintza, ludoteka, haur kanta eta jolasak, irakurketa eta idazketa tailerra, sumellier…

Asteburuak Bakaikun: Asteburuko barnetegia euskararen erabilera sustatzeko, irakaslearekin eta taldean, mendira irteerak, bazkalosteak…

Astebeteko barnetegia (oxigenaldia): Bilbon (loa etxean) edo Bakaikun (pentsio osoa).