Hizkuntza eguneroko jardun, ohitura eta praktika hutsa da. Hitz egiten dugun neurrian ikasten dugu euskara, beste edozein hizkuntza ikasten dugun bezala. Bestela esanda, teorikoki ikasi duguna geure erara praktikan jartzen dugunean ikasten dugu benetan euskara. Hori jakinda, euskara lantegiak txertatu ditugu ikasprozesuaren barruan, ikasleak bere gusto eta zaletasunen arabera euskara praktikan jartzeko. Jarduera bat ikasi edo praktikatzearekin batera euskaraz komunikatzen da ikaslea lantegi hauetan.
Hemen duzu lantegi edo tailerrei buruzko bideo bat:

Denetariko lantegiak eskaintzen ditugu:
01.- Antzerkia
02.- Argazkigintza
03.- Begiralea
04.- Bertsolaritza
05.- Bidaiari Tailerra
06.- Clown Tailerra
07.- Dantza
08.- Elikadura eta osasuna
09.- Enologia
10.- Euskal lanbide eta ohiturak
11.- Euskal musika
12.- Euskara zerbitzua
13.- Euskararen mundua
14.- Haur eta kanta jolasak
15.- Interneterako sarrera
16.- Irrati Tailerra
17.- Jendaurrean hitz egiteko teknikak
18.- Jostungintza
19.- Kantagintza
20.- Lehen sorospenak
21.- Literatura Tailerra
22.- Ludoteka
23.- Masaje Tailerra
24.- Munduko herriak
25.- Oroterapia
26.- Serigrafia
27.- Sexologia
28.- Zerbitzari Tailerra
29.- Zinema Tailerra
Gabriel Aresti euskaltegian matrikula egiteak lantegietan doan esku hartzea dakar. Ikasle ez direnentzat, ordea, lantegi bakoitzean esku hartzeak 77 euroko kostua du (65 euro Zenbat Gararen LAGUN direnentzat).




