Gabriel Aresti euskaltegiak egunero bi orduko urteko ikastaroen bitartez ikasteko aukera eskaintzen du. Honelako ikastaroak ikasturtean zehar egiten dira, hau da, urriaren hasieratik ekainaren amaierara bitartean. Gabriel Aresti euskaltegiaren urteko ikastaroen eskaintza zabala eta malgua da, alde batetik, berak behar duen mailan has daitekeelako ikaslea eta, bestetik, egunean bi orduko ikastaro hauetan gehien komeni zaion ordutegia aukera dezakeelako, goizeko 8etatik hasi eta gaueko 10ak arte.

Honako zerrendan Gabriel Aresti euskaltegiaren 2008-2009 ikasturteko egutegia eta eguneroko ikastaroen salneurriak dauzkazu: Matrikula egin

HIRUHILABETEA


JAIEGUNAK


SALNEURRIA


1. hiruhilabetea: urriak 2 - abenduak 19 abenduak 8 275 euro
Osakidetza eta Hezkuntza: abenduak 2 - martxoak 19 abenduak 8 312 euro
2. hiruhilabetea: urtarrilak 7 - martxoak 31 otsailak 23, martxoak 19 eta 20 275 euro
3. hiruhilabetea: apirilak 1 - ekainak 23 apirilak 9-17 275 euro
Ikasturte osoa (urritik ekainera) 677 euros (440+237)
(Lehen zatia matrikula
egitean, bigarrena
azaroak 16rako)

Ordutegiak: 08:00-10:00 / 10.00-12:00 / 12:00-14:00 / 16:00-18:00 / 18:00-20:00 / 20:00-22:00
Aurten eguerdiz ere eskaintzen ditugu eskolak 1,5 ordu egunero 14:00-15:30 ordutegian.