Autoikaskuntza edo ikaskuntza konbinatua: Egunero euskaltegira etortzerik ez duten ikasleek ere, teknologiei esker, gurean badute euskara ikasteko aukera. Etxetik bertatik ordenagailuz edo euskaltegiko ordenagailu gelatik. Autoikaskuntzarako BOGA softwarea erabiltzen dugu eta ikasleak berak ordenagailuan egiten duen lana tutoretza eta mintza saioekin osatzen da.
Hiru autoikaskuntza modalitate daude:
- ONLINE
Ordenagailu bidezko harreman telematiko hutsa tutoreekin - MIX
15 egunean behin ordubeteko mintza saioa eta 30 minutuko tutoretza - PLUS
Astean behin, ordubeteko mintza saioa eta 30 minutuko tutoretza
Ikasturte osoak (9 hilabete) honako salneurriak ditu:*
- ONLINE
525 euro (225+185+115). - MIX
1.030 euro (436+365+230). - PLUS
1.420 euro (610+515+295).
*1. epea matrikula egitean, 2. epea otsailaren 16rako, 3. epea martxoaren 30erako.
Udako prezioak haues dira:
- ONLINE
195 euro
- MIX
380 euro




