Asteko bost egunetan euskaltegira etortzerik ez dutenentzat hiru eguneko eskaintza berria prestatu dugu astelehen, asteazken eta ostegunetan etortzeko. Ordutegi bi izango dira: 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara eta bertan HABE1, HABE2, HABE3 eta EGA eskainiko dira.
Ikasturte osorako salneurria (urritik ekainera) 480 eurokoa izango da (300 hasieran + 180 azaroaren 10erako).




