Emaitzak bermatzen ditugu
Gabriel Aresti euskaltegian oinarrizko maila -hau da, 600 ordu edo 6. Urratsera arte- burutzen duten ikasle guztiak gai dira: eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan parte hartzeko, oinarrizko idazkitxoak ulertzeko, testutxo errazak idazteko zein tebista eta irratietako emankizunak jarraitzeko; beraz, euskaldunekin harremanak izateko.
Ebaluazioa irizpide esanguratsua da gurean: Ikaslea da prozesuaren ardatza eta ikaslearen helburuak ezagututa, irakasleak uneoro laguntzen dio ikusarazten bere aurrerapenak eta prozesuaren zein unetan dagoen, zenbat aurreratu duen, zer falta zaion eta zer komeni zaion, ikaskuntza osatze aldera.




