Ongi etorri Gabriel Aresti euskaltegira
Bilboko erdigunean kokatuta dagoen Gabriel Aresti euskaltegia Euskal Herriko euskaltegi handiena da. Gure euskaltegiak 25 urteko ibilbidea bete du dagoeneko, eta bere ikasgeletan milaka lagunek ikasi dute euskara. Gure arrakastaren gakoa urte hauetan sortu eta garatu dugun metolologian datza, zalantzarik gabe. Izan ere, gure metodologiak, ikasleak gramatika ondo ikasiko duela bermatzeaz gain, etengabe bultzatzen du euskararen erabilera horretarako sortu ditugun jarduera ludiko-didaktikoen bitartez.
Orrialde hau euskarazko aurkibidea duzu. Hemendik abiatuta eta eskuineko alboan daukazun menuan aukera eginez, gure euskaltegia ondo ezagutzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.
Hasteko, gure euskaltegiari buruzko hainbat jakingarri…



