Gabriel Aresti orain gabrielaresti.eus da, webgune berriarekin

Aurrerantzean Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunea gabrielaresti.eus izango da. Gure 40. urteurrena ospatzeko, Googlek berak 20 urte bete dituen egunean, guk ere, azken 19 urteotan gure etxea izan den gabrielaresti.com utzi eta puntueus domeinura egin dugu aldaketa. Baina ez da helbide aldaketa hutsa izan: webgunea guztiz eraberritu dugu, informazioa hobeto eskaintzeko helburuarekin. Lehen bezala, gure ikastaroen eta bestelako ekimenen inguruko informazio guztia aurkituko duzu gabrielaresti.eus webgune berrian, baina hobeto egituratuta, diseinu berriarekin eta gaur egun nagusi diren smartphone eta gailu eramangarriak gogoan hartuta. Hala ere, oraindik azken ikutuak ematen ari gara, beraz, ez dabilen zerbait ikusiz gero, mesedez jakinarazi iezaguzue.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

Bilboko euskaltegiotako ordezkariak EUSKARALDIA babesten