Osakidetzako eta Hezkuntzako oposaketak direla eta, Gabriel Aresti Euskaltegian ikastaro bereziak ditugu euskara frogak prestatzeko. Ikastaro berri hauek abenduaren 1etik martxoaren 27ra arte iraungo dute. Egunero bi orduz goizeko 8etatik gaueko 10etara. Ohiko ikastaroez gain, ordutegi eta ditugun beharrizanak asetzeko moduko eskaintza prestatu dugu; egunero 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak.
Astean behin edo bitan euskaltegira etorri eta etxetik ikasteko aukera ere badugu gure euskaltegian; BOGA, lantegiak, mintzarako eskolak…
Eskola orduez gain, euskara lantegiek ere aukera emango digute mintzatzeko, lan edo jardueraren bat ikasten dugun bitartean. Jakina denez, Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatzen direnek euskara azkar eta konturatu gabe ikasteko hainbat jarduera osagarritan esku hartzeko aukera izango dute: euskara lantegiak, txangoak, hitzaldiak, musika eta antzerki emanaldiak…
Matrikula egin
Gabriel Aresti idazlearen 75. urtebetetzea izango zen honetan euskaltegiak bere omenez idazleari buruzko hitzaldia antolatu du, abenduaren 3an goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Askoren artean hauek izango dira jorratuko ditugun gaiak; Arestiren lanaren testuinguru historikoa, alderdirik biografikoena, euskara hizkuntzari buruzko hausnarketak, euskara baturaren gaineko proposamenak, poesian, narratiban, antzerkian, itzulpenetan egindako lana… Xabier Monasteriok emango du hitzaldia Josu Zabala musikariaren laguntzaz.
Oso Ruperzaleak izan gara beti euskaltegian. Orain bi urte Ruperrek Kafe Antzokian zuzeneko diska grabatu zuenean gutariko asko kontzertuan izan ginen, baita orain hamar urte grabatu zuen Gaur hartan ere. Geu ere diska horietako parte gara, nolabait. Oraingo kontzertu honetan orduan grabatutako diska aurkeztera datorkigu, hamar t´erdietan hain zuzen. Geuk geure aldetik ez diogu huts egingo eta kontzertuan izango gara rupertorioa entzuteko gogoz. Azaroaren 22an, Kafe Antzokian 21:30etan. Ikasleok nahiz Zenbat Gararen lagunok sarrera prezio erdian.
HABE aldizkaria, euskara ikasten ari garenon aldizkaria: erreportaiak, elkarrizketak, berri laburrak, gramatika ariketak, denbora pasak, komikiak… Hilero izango duzu azken alea txoko honetan.
HABE aldizkaria eskuratu
Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dino esaera zaharrak. Lehen azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak. Gu oraingoz euskaltegian ez gara txerria hiltzen hasiko, baina San Martin eguna aitzaki azaroaren 14an txerria hiltzearen alde ludikoaz gozatuko dugu. Hau da, egun osoan zehar jatekoak (txarrikiak noski) eta edatekoak izango ditugu goizeko 08:00etatik gaueko 10:00ak arte.
Zuhaitz okerretan gora noa izenburua duen diska berria kaleratu du berriki Rafa Ruedak. Horrekin batera, gure lankide eta lagunak sekulako bideoklip polita dakarkigu. Hementxe duzue ikusgai.
BECen egingo diren ahozko proben eguna eta ordutegia jakiteko jarri harremanetan gurekin. Gure emaila hauxe duzue: bulegoa@gabrielaresti.com