Gabriel Aresti euskategiko ikasleek eta euskara ikasten ari diren guztiek urtero dute aukera Bilboko Aste Nagusia euskaraz bizitzeko, ALGARA konpartsa euskaldunari esker. Bilbon jaietan euskaraz mintzatu eta ondo pasatu nahi duenak badaki Algaran duela hitzordua.
Hauek izango dira algarakideontzako hitzordu nagusiak aurtengo Aste Nagusian:
Segi irakurtzen ‘Aste Nagusia ALGARAn’
Uztaileko bigarren hamabostaldiko txandan hainbat ikaslek kamarak eta ordenagailuak eraman eta sekulako sorkuntza lana egin dute, film laburrak sortuz. Argi dago teknologia berrietan ondo jantzitako ikasleak ditugula, Bakaikuko barnetegian Internet konexioa daukagula baliatuz bloga egiteaz gain, egundoko edizio lana egin baitute ordenagailuekin, kamarak, gidoiak eta eszenak ederto prestatzeaz gain. Emaitza erabat beldurgarria izan da, berez Bakaikuko etxeko giroa filmean islatzen dena baino askoz ere lasaiagoa den arren…