Uda honetarako oso agenda erakargarria prestatu dugu ikastaldia ahalik eta gozagarriena egiteko. Euskararen ikaste prozesuak ezinbestekoa du euskal testuingurua ikaste prozesu hori azkarra eta eraginkorra izateko. Horren harira, ondorengo hiletan betiko eskolez eta tailerrez gain ondorengo agenda kulturala izango dugu Bilboko euskaltegian zein Bakaikuko barnetegian; Josu Zabala “80. hamarkadako Euskal Rocka”, Rafa Rueda “Kantagintza modernoa”, Anje Duhalde “kantagintza”, Xabier Monasterio, Xamar “Udako solstizioaren inguruko festak”, Apolo “Bertsolaritza; euskara ikasteko teknika bikaina”, Ipuin kontalariak eta era guztietako txangoak. Eta jakina, Bilboko jaietan Algara konpartsa Bailen kalean dugun txoznarekin. Euskara ikasteko aukera ona eta askotan esan ohi dugun bezala; eginez ikasten da. Matrikula egin



