Gabriel Aresti Euskaltegiak oso eskaintza zabala luzatzen dizue udan euskara ikasten jarraitu nahi duzuenoi: barnetegiak Bilbon zein Bakaikuko etxean egongo dira uda osoan; ikastaro trinkoak ere izango dira Bilbon, egunean hiru edo bost ordukoak, goizez zein arratsaldez, heldu zein gazteentzat. Euskara lantegiak ere antolatuko dira Bilbon, jarduerak ikasiz euskaraz aritzeko eta, eskoletara joan ezin duenarentzat autoikaskuntza aukerak egongo dira. Ikastaro hauetan urrian eta abenduan egingo diren HABE eta OSAKIDETZAko 1., 2., eta 3. mailetako azterketak prestatuko ditugu. Eskaintza zabala hobekien egokitzen zaizun aukera hautatu ahal izateko. Udako eskaintza inprimatzeko sakatu hemen (PDF). Matrikula egin
Ekaina, 2008-en artxiboa
Euskara ikasleen jaia ospatuko du Elkarlanek ekainaren 19an Bilbon. Bi ekitaldi izango dira berau ospatzeko:
- Egun osoan, 8:00etatik 20:00etara, Axularren Guero liburuaren irakurraldi etengabea egongo da Arriaga antzokian.
- 19:30etan, ikasleen errekonozimendu jaia ospatuko da Kafe Antzokian.
Antolatzearekin errekonozimendu publikoa egin nahi diogu ikasleek euskara ikasteko egiten duten ahaleginari eta, batez ere, 1. maila eta 2. maila lortu duten guztiei, lortutako euskara maila horrek bermatzen baitie euskaraz komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera eta normalkuntzarako pausu berriak eman behar direlakoan gaude.
Jai honekin ikasle guzti-guztiei ERREKONOZIMENDUA azaldu nahi diegu publikoki, gizarte osoaren aurrean.
Ekainaren 13an 1. eta 2. mailako azterketa idatzien emaitzak irtengo dira. Emaitzak ikusi ahal izateko hemen duzue ikaslearen sarbidea: Ikusi emaitzak
Ahozko probak euskaltegian bertan egingo dira ekainaren 18tik 20ra. Beraz, ahozko proba egiteko eguna eta ordua jakiteko, jar zaitez kontaktuan zure irakaslearekin edota bulegoarekin.
Duela aste batzuk abian jarri genuen gure e-posta bidezko berripapera gure oharrak eta informazio interesgarriak zure postontzi elektronikoan berehala jasotzeko aukera emanez. Arrakasta izan du berripaperak, bertan 327 lagunek izena eman baitute dagoeneko. Berripapera sortzean agindu genuen moduan, Bilboko Ariatza jatetxean bi lagunentzako otordua (aukeran bazkari edo afaria) zozketatuko dugu astelehenean 12:00etan. Ariatza menua dastatzeko aukera baliatu nahi baduzue, badakizue: astelehen eguerdira arteko epea daukazue harpidetza egiteko.
El euskaltegi Gabriel Aresti ofrece diversos cursos intensivos e internados para aprender euskara este verano. Habrá barnetegis durante todo el verano tanto en el recién reformado caserío de Bakaiku (Nafarroa) como en Bilbao (en este último en regimen de externado). También habrá cursos intensivos de 3 o 5 horas diarias, por las mañanas o tardes, para jóvenes y aldultos. También en Bilbao habrá talleres para practicar euskara al tiempo que se aprende una actividad. Para quienes no puedan acudir a clases también habrá cursos de autoaprendizaje de euskara por ordenador. Sin duda, una oferta amplia para quien quiera mejorar su nivel de euskara en vacaciones. Imprimir calendario y precios (PDF). Hacer la matrícula
Urte osoa jardun ondoren Bakaikuko etxea berritzen eta dagoeneko prest dugu. Aurrerantzean erosotasun guztiak izango ditugu: Telebista zein jolasteko gela, bakarkako dutxak, bi, hiru edo lau lagunentzako logelak; sei lagunentzako logelak, etab. Eraberritze lanen amaiera dela eta, zabaltze ospakizuna antolatu dugu ekainaren 21ean egindako lanak denok ikusi ahal izateko. Bakaikura joateko eta etortzeko autobusa izango dugu, beraz ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Ikusi argazkiak
Ondo baino hobeto pasa genuen udaberriko jaian eta interneten zintzilikatu ditugun argazkietan duzue horren froga. Ikus dezakezuen argazki hau tortila lehiaketa amaitu ostean atera genuen. Argazki gehiago




