HABEko azterketen datak eta ereduak:
Lehen mailako azterketa idatzia: maiatzaren 17an, goizeko 9:00etan Zientzia Fakultatean. (1. mailako azterketa ereduak)
Bigarren mailako azterketa idatzia: maiatzaren 17an, goizeko 11:30ean Zientzia Fakultatean. (2. mailako azterketa ereduak)
Hirugarren mailako azterketa idatzia: maiatzaren 24an, goizeko 9:00etan BECen. (3. mailako azterketa ereduak)
Iragan astean aurkeztu zuen Ruper Ordorika kantari oñatiarrak Hamar t’erdietan - Zuzenean Kafe Antzokia goiburuko diskoa. Bere mugalarien agurra egiteko Bilboko Kafe Antzokian zuzenean 2006ko urrian grabaturiko audio eta bideoekin osatu du CDa eta DVDa dakartzan album-liburuxka hau. Hona hemen bideoaren zatitxo bat, Martin Larralde kanta dakarrena:
Ibaizabaizabal telebista Bilbon sortu den interneteko telebista dugu, euskara hutsean sortutako telebista. Ibaizabal telebista oraingoz interneten bidez soilik ikus liteke eta euren helburuetako bat Bilboko euskaldunontzako erreferentzia eta tresna bihurtzea da. Honekin batera baditu beste hainbat ezaugarri; behetik gora sortutako telebista da, elkartasunezko zein berdintasunezko baloreak eta mezuak bultzatzea du helburu, elkarte edota kolektibo zabalek lantzen dituzten esparru guzti horiei informaziorako leiho izan. Jadanik aukera dugu berau ikusteko eta oraingoz lantzen ari diren esparruak hauexek dira: Auzoetako informazioa, aktualitatea, gazteon gai interesgarriak, irakaskuntza,musika… Dena den, apirilaren 9an jarri zen martxan eta honen inguruko informazio gehiago lortzeko onena zerorrek ikustea da. Horretarako sakatu hemen.

Hurrengo maiatzean eta ekainean HABEko azterketak prestatzeko aukera izango duzue Gabriel Aresti Euskaltegiko barnetegietan (Nafarroako Bakaiku herrian). Gogoratu euskaltegiko ikasleek prezio bereziak izango dituzuela.
Datozen barnetegiak 2008ko maiatzean eta ekainean
| NOIZ |
NON |
PREZIOA *
3. 2. edo 1. kategoriaren arabera |
| Maiatzaren 12tik 16ra (HABE 1. eta 2.maila) |
Bakaikun |
158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa) |
| Maiatzaren 19tik 23ra (HABE 3.maila) |
Bakaikun |
158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa) |
| Ekainaren 9tik 13ra (HABE ahozko proba) |
Bakaikun |
158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa) |
|
|
|

1., 2., 3. eta 4. maila egiaztatzeko matrikula egiteko epea hauxe duzue: 2008ko apirilaren 8tik 17ra, biak barne. Azteketako matrikula egiteko interneten bidez egingo da. Matrikula egin nahi baduzu klikatu hemen.
Azterketa egiteko baldintzak: Segi irakurtzen ‘Euskara-mailak egiaztatzeko 2008ko HABEren azterketa deialdia’
Ane Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldeak guretzako antzeztuko du du Ino, ino, ino… Badator Bonbardino antzezlana. Apirilaren 1ean (asteartea) 18:30etan eta 2an (asteazkena) 11:00etan. Istorioak zera dio: “Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel eta piji batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkion etengabe; batzutan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan inolako aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Zer esango dio Lamiak basoan zehar topatzen duenean? Murgil zaitez abestiz eta dantzaz hornitutiko antzezlan koloretsu honetan, laster… Bonbardino etorriko da eta”.