Euskaltegi Gabriel Aresti

Otsaila, 2008-en artxiboa

Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“

autostop.jpgMartxoaren 12an Kafe Antzokian
Orduak: 08:45 eta 16:45
“Bidaia bizi eta bidaiak bizi”. “Zer egingo ote dut hain urrun? Bertan moldatzeko gai izango ote naiz? Zelan komunikatuko naiz? Etxekoak eta lagunak? Bertakoei ulertu egingo diet? Eta haiek niri? Hori guztia neu bakarrik”… Zerrenda luzeagoa izan daiteke. Bidaia guztien aurrean ezinegona ez da harritzekoa, are gehiago, bidaia luzeago planteatzen dugun momentuan. Etorriko den horrek ipintzen digun muga gainditzeko lehenengo pausuak emoteko sasoia dela erabakitzen dugunean, orduantxe hasten da bidaia. Luzea zein motza bidaiak emozionatu egiten gaitu eta apurka apurka zalantza eta beldurrei aurre egiten diegu. Abiatzeko unean, datorrena datorrela eta aurrera egiten dugu. Segi irakurtzen ‘Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“’

Aste Santuko barnetegietako matrikulazioa zabalik

2008ko Aste Santurako matrikulazioa zabalik dagoeneko.

Urtero bezala aurten ere euskaltegiak Aste Santuan euskara ikasten jarraitzeko aukera eman nahi dizu. Horretarako, astebeteko eta bi asteko barnetegiak antolatu ditugu Bilbon eta Bakaikun (berritu dugun baserrian).

1. , 2. eta 3. mailak egiaztatzeko 2008ko azterketa deialdia

Matrikula

Baldintzak Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentroetan matrikulatua egon izana 2007ko apirilaren 17tik 2008ko apirilaren 2ra bitartean, lehen deialdian, eta irailaren 4ra bitartean, bigarren deialdian.

Epeak

Lehen deialdia: 2008ko apirilaren 8tik 17ra, biak barne.
Bigarren deialdia: 2008ko irailaren 10etik 15era, biak barne.

HABE triptikoa

kultur hitzorduak: Josu Zabala

zabala2.jpgHertzainak taldean gertutik ezagutu eta bizi izan zuen Josu Zabala musikariak 80ko urteetako euskal musika. Hauxe izango da, hain zuzen ere, Josu Zabalak hitzaldi honetan jorratuko duen gaia: orduko gizartearen eta gazteriaren kezkak, gizarte mugimenduen sorrera eta urte haietako musikaren bilakaera. Azken urteeta Josu Zabalak Hertzainak taldearen sorreran parte hartzeaz gain beste hainbat proiektu musikaletan ere hartu du parte (Zazpi Eskale, Gu ta gutarrak…).

Emanaldiak 11:00etan eta 19:00etan Kafe Antzokian
Sarrera librea

Barnetegis en Semana Santa con el euskaltegi Gabriel Aresti

El euskaltegi Gabriel Aresti de Bilbao organiza barnetegis (internados de euskara) en Semana Santa y Semana de Pascua. Por un lado en el barnetegi de Bakaiku (Navarra), en un caserío completamente renovado en 2008 enclavado en un entorno natural. Quien lo prefiera puede optar por un externado en Bilbao, con todas las características de un barnetegi pero sin incluir la pernocta. Segi irakurtzen ‘Barnetegis en Semana Santa con el euskaltegi Gabriel Aresti’

Aste Santua Gabriel Aresti euskaltegian

Barnetegiak antolatu ditugu Aste Santu eta Pazko Asterako. Alde batetik Nafarroako Bakaiku herrian, bertan baserri erabat eraberritua baitaukagu inguru paregabean. Bestetik, Bilbon loa etxean baina gainerakoan barnetegiko jarduera guztiak dituen egonaldia.

Bakaiku (Nafarroa)

  • Martxoaren 17tik 29ra (13 egun)
  • Martxoaren 17tik 23ra (7 egun)
  • Martxoaren 25etik 30era (6 egun)

Bilbon (loa etxean)

  • Martxoaren 25etik 30era (6 egun)

4. urratsetik aurrera / mintzamena / hizkuntza eskakizunak

Familientzako egonaldi bereziak Bakaikun

  • Martxoaren 18tik 24ra

2, 3, 4 eta 6ko gelak / talde bereziak / familiak

Informazio gehiago Barnetegiak atalean. Mesedez, kontsultak egiteko erabil ezazue kontaktu orrialdea. Eskerrik asko.

Sagardotegira otsailaren 16an, 23an eta martxoaren 1ean

Hiruhilebetetik behin asteburu oso bat kanpoan pasatzen dugu euskaltegiak Bakaikun duen baserrian. Oraingo honetan Bakaikuko baserrian egiten ari garen konponketa lanak direla medio, ezin izango dugu bertara joan. Hori dela eta, egun pasa egitea pentsatu dugu. Hala eta guztiz ere, hurrengo hiruhilabetean konpoketa lanak amaituta egongo dira eta aukera hori edukiko dugu. Asteburu osoaz gain bigarren hiruhilabeteko irteera sagardotegira izan ohi da, Urbitarte sagardotegira hain zuzen ere. Dakizuen bezala Urbitarte sagardotegia Ataunen (Gipuzkoa) dago. Bertoko sagardoa eta txuletak dastatu nahi badituzue, hemen duzue informazio gehiago;

Irteera ordua; 09:30etan Sabin Etxearen parean
Prezioa; 35 euro
Txartelak; Done Bikendi 2, 4.solairuko bulegoan