Euskaltegi Gabriel Aresti

Urria, 2007-en artxiboa

Argazki erakusketa gure euskaltegian

AfitxaMaya herri indigena goiburuko argazki erakusketa dago ikusgai euskaltegi barruan, Done Bikendiko egoitzako 4. solairuan. Bertan Frida Hartz eta Eduardo Vera mexikarrek eginiko argazkiak ikus daitezke. Batez ere Chiapas estatuan ateratako argazkiak dira, EZLN armadako indigenen matxinada jasotzen dutenak. Argazkilari biak, zapatisten lagun handiak izanik, euren eguneroko errealitatea islatzen ahalegindu dira iruditan, baita euren azken urteotako historiaren pasarte garrantzitsuenak eta tragikoenak ere.

Herri indigenak ezezik Frida Hartz-ek azken urteotako Ertamerikako gertakari politiko garrantzitsuak islatu ditu bere argazkietan, hala Guatemalako errefuxiatuen ihesa nola El Salvadorreko FMLNko kideen sarrera San Salvador hiriburuan… Aipamen gehiago Gara, Hitza, Sarean, El Correo, Gazte Sarea.

Giro aparta ikasleen jaian

IrakasleakIragan ostiralean atzoko eta egungo ikasleen jaia izan genuen Gabriel Aresti euskaltegiaren 25. urteurreneko ospakizunen baitan. Bilboko Kafe Antzokian giro ederra izan zen hasieratik gaueko ordu txikiak arte.

Ekitaldi xume baten bidez azaldu zuen Xabier Monasteriok euskaltegi honen ibilbidea, ikus-entzunezko aurkezpen batek eta gonbidatu batzuek lagunduta. Ostean, luncha eta Lisker taldearekin erromeria izan genuen. Ostean parranda hainbatek luzatu zuten berandu arte…