Coincidiendo con el inicio en Euskal Herria del nuevo curso 2007-2008 en los euskaltegis o escuelas de aprendizaje de la lengua vasca, Jatabi Latif, amazigh originario del norte de Africa, filólogo y traductor de profesión y residente desde hace algunos años en Bilbao comenta las razones que le impulsaron a asentarse en Euskadi e integrarse aprendiendo euskera. Segi irakurtzen ‘Confesiones de un vasco-amazigh’
Iraila, 2007-en artxiboa
Aniztasuna izango da ikasturte berriko ezaugarri nagusia Gabriel Aresti euskaltegiaren eskaintzan. Ohikoak diren eguneroko eskolez gain, aurten aukera mordoa izango da ordu gutxi edo egun gutxi duten ikasleentzat. Asteburuko ikastaroak, astebetekoak, astean 3 egunekoak, ordenagailu bidezko autoikaskuntza telematikoa, klasea eta autoikaskuntza telematikoa konbintzen dituzten ikastaro mistoak… A! Eta ohi baino denbora gehiago dutenek egunero 3, 4, 5 edo 6 orduko ikastaro trinkoak ere egin ahal izango dituzte. Denbora eta ordutegi arazorik ez du izango, beraz, aurten Bilbon euskara ikasi nahi dunenak.
Gaika ere anitza izango da Gabriel Arestiren eskaintza berria. Esaterako, gazteentzako ikastaro bereziak eskainiko ditugu, astean 2 edo 3 egunekoak (ikasketa telematikoak eta jarduera osagarriak ere tartekatuz), EGA ikastaroak larunbat goizetan, mintzamena lantzeko ikastaroak, astebeteko eta asteburuetako ikastaroak, EGA osteko sakontze ikastaroak (ikasitakoa tinkotzeko eta mintzamena lantzeko), 4. maila (EGAtik gorakoa) prestatzeko ikastaroak, bizkaiera eta itzulpengintza ikastaroak… Horiez gain, noski, neguan ere barnetegiak izango dira, eta Gabriel Arestiren Euskara Lantegiak (tailerrak) ekimen arrakastatsuak ere, euskara mintzatuz, hainbat jarduera ikasteko aukera emango digu.
Euskaltegi honen 25. urteurrenaren karietara, gure irudia eta webgunea eraberritu ditugu. Aurrerantzean euskaraz eta gaztelaniaz, gure euskaltegiaren inguruko nondik-norako guztiak irakurtzeaz gain, gurean egin daitezkeen ikastaro guztien gaineko informazioa aurkituko duzu hemen, beste informazio interesgarri zenbaitekin batera. Gurekin harremanetan jarri eta matrikula eskaera bete dezakezu webgunetik.
Bloga ere izango dugu eta aurrerantzean euskaltegiaren inguruan sortuko diren albisteak, oharrak, bideoak, audioak, argazkiak eta bestelako kontu interesgarri mordoa azalduko dira berton. Zure gustokoa izatea eta atarramendua ateratzea espero dugu.



