Lehengoan Mikel Markez eta Anje Duhalde izan genituen elkarrekin kantagintza saio ederrean. Besteak beste, hau bezalako piezak utzi zizkiguten. Hau Errobiren garaiko kantua duzue. On egin!
Ekaina, 2007-en artxiboa
Ekainaren 21ean jaia izango dugu Elkarlan osatzen dugun euskaltegiok. Euskara ikasten ari den ikaslego osoari zuzendua. Jai honen antolatzaileok, (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) ongi etorri beroa eskaini nahi diete euskaldun egin direnei. Halaber, gaitasuna aitortzen duen tituloa banatuko zaie zenbait ikasleri, euren ahaleginaren aintzatespena adierazi nahian. Antzerkia, bertsolariak, lunch-a eta erromeria izango dira. Segi irakurtzen ‘Elkarlan jaia ekainaren 21ean’
Bartzelonako euskal etxean EGA prestatzen ari diren lagunek egin dute bideo hau. Dirudienez, 80 urte barru mundu osoan hitz egingo ei da euskaraz.
Internet&Euskadi elkarteak online jarri ditu hemen 1992tik 2004ra arteko EGA azterketako test probak eta entzutezko ulermeneko entzungaiak, 2001etik 2004ra artekoak. Azterketa prestatzeko oso baliagarriak dira testak zein audioak. Honen inguruan Euskadi Irratiak elkarteko Galder Segurolari egindako elkarrizketa entzun dezakegu hemen:



