Euskaltegi Gabriel Aresti

Otsaila, 2007-en artxiboa

Julen Gabiria: “Istorio arestiar bat”

Julen Gabiria. - Komunikazio zerbitzu batetik deitu zidaten aurrekoan, prentsaurrekoak-eta prestatzen dituzten horietako batetik. Neska gazte bat hariaren bestaldean. Fnac denda erraldoiak Bilbon sukurtsala irekiko zuela eta, euskal autore batzuen testuen bilduma atera nahi zutela esan zidan. Adi entzun nion. Kontua da, aitortu zidan, testuak baditugula, baina autoreen baimena nahi dugu, eta, bide batez, Fnac-en inauguraziora etortzera gonbidatu nahi ditugu, guretzat ohorea bla-bla. Esan zidan ea nik ba ote nituen autore horien helbide elektronikoak edo telefonoak. Eskatu nion esateko ze idazle ziren, eta zerrenda bota zidan. Zur eta lur geratu nintzen: hilda ez zeudenak hiltzear zeuden, edo zahartzaroaren aldirietan. Broma zela pentsatu nuen, baina banan-banan errepikatu zizkidan izen guztiak, aurrenekoan ondo entzun ote nion zalantzaz edo: Mikel Zarate, Koldo Mitxelena… euren telefonoak ote nituen. Segi irakurtzen ‘Julen Gabiria: “Istorio arestiar bat”’

Inauteriak Gabriel Arestin

Hemen aurtengo sketxen erakusgarri txiki bat: