EUSKARA BATUAREN HISTORIA
Uztailaren 7an, asteazkenean, euskara batuaren historiaren hitzaldi interesgarria entzun genuen, Xabier Monasteriok emana.
AURRETIKOAK:
Bernat Etxeparek, 1545ean, euskararen arazoei buruzko poema bat idatzi zuen. Honetan azaltzen zuen zer nolako arazoak sortzen ziren euskaraz idazterakoan.
Axularrek, 1643an, idatzi zuen:”Ez naiz helduko nire euskararekin euskaldun guztiengana hainbat euskalki izateagatik”.
Izan ere, bizkaierak eta zubererak ez dute elkarren antzik.
FORUEN GALERAK:
XIX. mendean, 1876an hain zuzen ere, hirugarren karlistada gertatu zen, guda galdu ondoren euskara debekatu zuten eta baztertuta geratu zen, horrexegatik nekazal giroan soilik erabiltzen zen.
HERRIAREN ERANTZUNA:
Jendeak egoerari erantzuteko lore-jokoak ospatzeari ekin zion. Herriek euskara eta euskal kultura ez galtzeko olerkiak, kantak, ipuinak, antolatzen zituen.
Lehenengo ikastola 1901ean sortu zen Bilbon, Plaza Berrian hain zuzen ere, Azkue zeritzona.
AITZINDARIAK:
Sabino Arana eta Resurreción Maria Azkue aipatu behar ditugu.
Sabino Arana politakaria izateaz gain, euskararen arloan lan handia egin zuen. Euskaldunberri izanik, bere kabuz bizkaiera ikasi zuen.
Liburu batzuk idazteaz gain, umeentzako izenak zerrendatu zituen, eta lexiko berria sortu zuen. Esate baterako: urrutizkina (telefonoa), akeita (kafea), orlegia (berdea), bultzia (trena), izparringia (egunkaria), eta abar…
Resurreción Maria Azkue Lekeitioko abadea izan zen baita euskaltzaindiako lehenengo lehendakaria ere.
Euskal gizartea aldatuz zihoala konturatuta, hots, hiritartuz zihoala, Euskal Herriko txoko guztietako kantu, ipuin, errezetak, izenak biltzea erabaki zuen.
Denak bildu zituen entziklopedia batean. Herriaren jakintza gorde da berari esker.
EUSKO IKASKUNTZA BILTZARRA (SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS):
Elkarte honetan ikertzaileak, abokatuak, pentsalariak eta abar biltzen ziren euskara sustatzeko.
Ikastolak, egunkariak, unibertsitateak…behar genituela ondorioztatu zuten, baina zein euskara moldetan?Denok idazteko eta elkarrekin komunikatzeko hizkuntza estandarra behar genuen, baita akademia bat ere, beraz, euskaltzaindiaren beharra ikusi zuten.
EUSKALTZAINDIAREN SORRERA:
1919an Euskaltzaindia eratu zuten. Arestian aipatu bezala, Azkue izan zen lehenengo euskaltzainburu. Euskaltzainei dagokienez, zazpi lurraldeak ordezakatuta zeuden. Lurraldeek ordezkari bana dute.
Bi helburu nagusi zeuzkaten:
Bata euskalkia babestea eta bestea euskara batua sortzea.
LEHENENGO PORROTA:
Gipuzkera osatzeko proposamena egin zuten baina porrot egin zuen, jendea ados ez baitzegoen; beraz, asmoa bertan behera geratu zen.
Guda Zibilaren ondorioz dena zegoen debekatuta eta euskera ere kaltetuta atera zen. Horrexegatik euskaltzaindiaren egitasmoa ahaztuta geratu zen.
60. HAMARKADA:
Francok “aperturismo” txiki bat eman zuenez, ikastolak, argitaletxeak, testu liburuak eta abar… agertzen hasi ziren.
Garai hartak gazteek, tartean Gabriel Arestik eta Xabier Kintanak, euskaltzaindiari galdetu zioten ea zer gertatzen zen euskara batuarekin, sortu behar baitzen lehenbailehen.
Azkenean 1968an euskara batua sortu zuten.

KOLDO MITXELENA:
Linguista ezagun, ospetsua izan zen eta berak egindako txostenak oso arrakastatsuak izan ziren.
Euskara batua sortzeko puntu batzuk kontuan hartzea proposatu zuen. Tradizionari dagokionez, Lapurtera aukeratu zuen eta euskaldun gehienak non zeunden ere kontuan hartzekoa zen, Gipuzkoan hain zuzen ere.
Hori dela eta, bizkaiera eta zuberera batuatik kanpo geratu ziren. Herriaren onarpena azkarra izan zen.
Hasiera batean euskara batua idazteko hizkuntza estandarra zen. Bilbon, esaterako, idazteko erabiltzeaz gain, beste eredurik ez zegoenez hitz egiteko ere batua erreferentziatzat hartu zen; beraz, denetarako euskara batua erabiltzen zen eta erabiltzen da gaur ere.
HIZKUNTZAREN BATASUNA:
Euskarak ez ezik, hizkuntza guztiek ere arazo berdinak izaten dituzte, esate baterako latinak ere bere garaian latin “batua” zeukan.
Hizkuntzaren batasuna sailka dezakegu bi puntutan:
a) Batasun politikoa: Goitik behera imposatutakoa. Kasu honetan aipagarriak dira latina, española, frantsesa eta ingelesa.
b) Batasun sozio-kulturala: Alemaniaren kasuan, Luterok biblia idatzi zuen eta hau erreferentzitzat jo zuten alemana “batua” sortzeko. Italiar “batua”, aldiz, literaturatik sortu zen.
Horrez gain, hizkuntzak ikasteko bi bide daude:
a) Bide naturala: Ama hizkuntza – A
b) Bide kulturala: 2. Hizkuntza, ikasten denean – B
Euskaldun osoa izateko AB edo BA izan behar da.
Etxeko hizkuntza bakarrik jakiteak ez du balio –A-, bere hizkuntzan analfabetoak direlako. Beraz, idazten eta irakurtzen ikasi beharko dute bai euskaltegian, bai eskolan, eta abar (B). Orduan izango dira euskaldun osoak –AB-.
Bide kulturala bakarrik egindakoek inmertsio naturala egin beharko genuke gure hizkuntza normalizatzeko, hau da, euskaltegiko euskara hobesteko. Orduan euskaldun osoak izango gara –BA-
HAUSNARKETA:
Euskara batuak 40 urte ditu eta denbora gutxi izan arren guztiz onartuta dago. Gaur egun, unibertsitatean, telebistan, eskolan, orokorrean erabiltzen da.
Gaur egun, ingelesak eta frantsesak euren hizkuntza “batuekin” arazoak dituzte, hau da, atzerritarrek hobeto menperatzen dute hizkuntza bertoko jendeak baino. Euskera batua, ordea, oso finkatuta dago.
Urtero munduan hainbat hizkuntza galtzeko zorian daudela eta galdu egiten direla kontuan hartuta, Unescok euskara aipatzen du indartu den hizkuntza bakarrenetako bat dela.