lehenengo eguna
Posted by Barnetegitik on ira 16, 2009 in Bakaikuko barnetegia |
Atzo goizean heldu ginen Bakaikuko barnetegira. Herri txikia eta zoragarria da, mendiz inguratuta. Goiz erdiz heldu ginenez, atzo arratsaldean ere klasea eduki genuen, goizeko orduak berreskuratzeko. Altsasuko jaietako azken eguna zenez, klasea bukatu ondoren hara joan eta pote batzuk hartuta, barnetegira itzuli, afaldu eta ohera joan ginen.
Gaur goizean klaseak 8,30etan hasi dira. Txarrena eguraldia da, euria ez du egiten baina hotz handia egiten du eta ez dugu arropa egokia ekarri; hala ere ondo pasatzea espero dugu.