Asteartea Bakaikun

Posted by Barnetegitik on uzt 17, 2009 in Uncategorized |

Asteartea lehenengo egun osoa izan da Bakaikun, oso goizetik altxatu gara eta jende guztia logura izan du, ez baikaude ohituta, uda delako. Dutxa hartu ondoren beheko solairura jaitsi egin gara gosaria hartzera denok batera, esnea, galletak eta tostadak gosaldu ditugu, nahiko ondo egon da denontzat. Haginak garbitu ondoren lehenengo klaseetara joan gara, klasean aurkeztu egin gara eta hainbat ariketa egin ditugu, adibidez, kloze testa, nahiko saila dena. Klaseak aspergarriak izan dira batzuentzat eta beste batzuentzat interesgarriak izan dira, goizeko hamaika eta erdietan ordu erdiko atsedenalditxoa egin dugu klaseekin jarraitu baino lehen.

Ordu bietan denok batu egin gara jantokian bazkaltzeko (makarroiak gaztarekin eta solomoa piperrekin jan dugu), janaria ez dago batere txarto, kontuan izanik bi sukaldarik berrogei pertsonentzat janaria prestatu behar dutela, sukaldariei piperra eta tipula asko gustatzen zaiela dirudi, ia janari guztietan jartzen baitute. Lokuluxka bat bota ondoren eta karta partida batzuk jolastu ondoren, klaera bueltatu gara, baina bakarrik seiak arte, zorionez. Klaseak bukatu ondore txango bat antolatu dugu, ibai batean bainua hartzean datzana, baina ez zen espero genuen bezala atera, ibaia lehorturik baitzegoen, Erlantz irakaslearen erruz. Bueltako bidaian asko sufritu dugu, batzuk txankletetan joan ginelako, eta bidea harriz eta lokatzez betea baitzegoen.

Azkenean dutxa hartu dugu eta afaldu ostean oheratu gara.

2009ko garilaren 17an.

IƱigo Corrales eta Jokin Garcia Etxebarria

Iruzkin 1

Barnetegitik
uzt 17, 2009 at 12:37 PM

benetan testu polita idatzi duzue, asko gustatu zait.
Aupa mutilak, segi horrela!!


 

Erantzun

© 2010 Gabriel Aresti Euskaltegia Itxura Laptop Geek.