2

Heldu gara Bakaikura

Barnetegitik on ira 16, 2009 Uncategorized atalean

Atzo goizean heldu ginen Bakaikuko barnetegira. Herri txikia eta zoragarria da, mendiz inguratuta. Goiz erdiz heldu ginenez, atzo arratsaldean ere klasea eduki genuen, goizeko orduak berreskuratzeko. Altsasuko jaietako azken eguna zenez, klasea bukatu ondoren hara joan eta pote batzuk hartuta, barnetegira itzuli, afaldu eta ohera joan ginen.

Gaur goizean klaseak 8,30etan hasi dira. Txarrena eguraldia da, euria ez du egiten baina hotz handia egiten du eta ez dugu arropa egokia ekarri; hala ere ondo pasatzea espero dugu.

 
2

Lehenengo gaua Barnetegian … abuztuak 18 `09

Barnetegitik on abu 18, 2009 Uncategorized atalean

IMG_0001Lehenengo gaua gogorra izan da. Oraindik ez dugu aurkitu nor den zurrunkatzen duena.

Bi irtenbide dauzkagu:

1- Botikan tapoiak denontzat (zurrunkariarentzat ezik) eros genitzake (honela deskontu ederra lortuko dugu)

2- Zurrunkalaria harrapatu eta bazter genezake

Zurrumurroa da bigarren solairuan bizi litekeela baina oraindik ez dago baieztatuta.

Mesedez, aurkitzen baduzue, esaguzue eta eskertu egingo dizuegu.

INFORMATZEN JARRAITUKO DUGU….

 
2

Barnetegitik on abu 13, 2009 Uncategorized atalean
 

 

 

Gabriel Aresti euskaltegiak abuztuaren 3tik 15era Bilbon antolatu duen barnetegiko ikasleak gaituzue.

Barnetegian gramatika, euskara zuzena-eta, lantzeaz gain bestelako ekintzarik ere egiten dira, txangoak adibidez.

Hemengo barnetegian, igandeetan, txangoak egiten ohi dira, hortaz, ikasleok zenbait lekutara joatea proposatu genuen eta proposamen horien artetik hauxe guk aukeratutakoa

 
Serantesera 

joatea, hain zuzen. 

 

Mendi tontorrean

Mendi tontorrean

 
 

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

Serantes, Santurtzi eta Zierbena herrien artean kokatuta dago. 448 metro dauzka, Zierbenatik zein Santurtzitik igo daitekeena. Santurtzi aldetik igotzea erabaki genuen, Mamariga auzotik, hain zuzen. Ohiko mendizaleak izan beharrean txomingeroak garenez, hamarretan elkartu ginen Bilboko abandon. Kafesnea hartu genuen trena irten baino lehen eta amaitu bezain laster Santurtzirantz abiatu. Han beste falta ziren kideak itxaroten zeuden… gosaltzen.( txomingero koadrilla!). Amaitu eta berehala, bideari ekin genion. Mamarigatik igarotzean aldapa gogorra aurkitu genuen, Kristoren aldapa!. Urik ez generamanez, badakizue txomingeroak, ezin izan genuen tragorik hartu. Neskak, argiagoak zirenez beti bezala, guztiontzat ekarri zuten zer jan zein zer edan. Zorionez, ez ginen egarriz hil, zorionez.

Gure itxura onenarekin

Gure itxura onenarekin

 Aldapa igotzen genuen bitartean Santurtziko ikuspegirik ederrenak begiztatzeko parada izan genuen. Ikusi genituen lekuen artean Santurtziko portua, Ereaga hondartza, Bizkaiko zubia (Portugaletekoa!) . Igotzen ari ginelarik bazegoen hainbat iturri eta eserlekuak jendeak haizea hartzeko edo… (honekin ez dugu esan nahi eseri egin ginela, Serantes ez da hain gogorra!). Behiak, txahalak eta pekorotzak* ere ikusi ahal izan genituen.

 Azken bihurgunean gotorleku bat agertu zitzaigun. Tontorreraino helduta irakurri ahal izan genuen bezala, Felipe V.a erregearen garaikoa zen. Badirudi gotorleku horrek munizioa gordetzeko zein ingurua babesteko balio zuela. Hamaiketakoa, ordubatekoa, hartu genuen eta Serantesen istorio txiki bat irakurri genuen (eskerrik asko Bego!). Begok norbaiti deitu zion Zierbanarako bidea non hasten zen jakiteko txomingerook ez ginen konturatu tontorretik jaisteko aldapan behera joan behar dela. Hura aldapa hura topatu genuena, kristorena. Norbaitek, eta ez dugu izenik emango badaezpada, laban egin eta zerraldo erori zen, bi aldiz!

 Azkenean bidea onik amaitzea lortu genuen.Ordu bi eta erdiak aldera iritsi Zierbenako El Puerto jatetxera, bertan mahai bat gordeta geneukan bazkaltzeko. Eguneroko menua izanagatik, oso ondo bazkaldu genuen.

Bazkaldu ondoren, gutako batek bainu bat hartu zuen, Zierbenako portuan. Suhiltzailea, “bakizue”. Uraren tenperatura ederra bazen ere, kalvin klein galtzontzilo eta kuleroak ahaztu genituen; beraz belartzan etzanda egon ginen ederto batean.

 

Pozik denok egon ez arren

Aseturik eta pozik

 

Sei eta erdiak inguru etxeratu ginen. Taldeko batek agurtu genuen Pirinioetara joatekotan baitzegoen. Buelta autobusez egiteko pentsatuta geneukan, baina azkenean gure errekurtsoez baliatuz , hainbat nobio/a eta senar etorri ziren gure bila.

  *Behiek egiten duten kaka.

 
Lokuluska txupito bat

Lokuluska txupito bat

Bere bizitzaren istorioa azaltzen

Bere bizitzaren istorioa azaltzen

 
 
 
Nor da falta den "feuuaa"

Nor da falta den "feuuaa"

Ahoa beti martxan

Ahoa beti martxan

ahateak guri so
Ahateak guk elikatzeko zain

Nor da gure iparraldeko txikarroia?

 

                                                                                                                                                                                            Nor da gure “iparraldeko txikarroia”?

 

 

Pirritx eta Porrotx (EFra eta Javier)

 
2

KEXA GUTUNA

Barnetegitik on uzt 22, 2009 Uncategorized atalean

Bakaikun, 2009ko uztailaren 20an.

Alkate jaun/andre hori:

Idazki honen bitartez, zuregana jotzen dut Bakaikun jasotako tratua etorkizunean berriro gerta ez dadin eskatzeko.

Lehenengo eta behin, kontatuko dizut Bakaikura ailegatu nintzen lehenengo eguna. Izan ere, pasa den astelehenean goizeko hamarrak inguruan autoz etorri nintzen eta oso herri txikia denez, ez dago aparkalekurik auto gutientzako. Jarraian, klaseak ematen hasi ginen baina afaltzeko ordurako nire autoan zegoen isuna 200 euroko isuna zen. Pentsatu gabe, udalera jo nuen azalpenak eman ziezazkidaten ea zergatik ezarri zidaten halako isuna autoa landa batean
uzteagatik. Han nengoela, zegoen udaltzainak ez zidan jaramonik egin eta gainera popatik hartzera bidali ninduen. Nik, ordea, lasaitasunari eusten saiatu nintzen baina memento batean eztabaidatzeaz nekatu nintzenez joatea erabaki nuen.

Bigarrenik, Udalak isunarekin aurrera egiten jarraituz gero 5 puntu kenduko dizkidate eta dudan karnetan ezin didate puntu gehiagorik ezabatu ia-ia agortu zaizkit eta.

Irtenbideari dagokionez, nik deskontu bat egin diezadazun nahi dut beheralako ordainketa egiteagatik. Hau da, % 50ko deskontua eginez gero dirutan isuna ordainduko nizuke baina deskontua egin ezean auzitara eramango dut isuna. Irtenbidari jarraituz, herri honetan egon naizen lehenengo aldia barnetegia egiteko izan da eta salaketa jartzea merezi ez duelakoan nago. Horren ondorioz, ospe txarra ez edukitzeko hobe da isuna kentzea.

Aldez aurretik, eskerrak emanez eta zuen berrien zain geratuko naiz agurtuko zaitut.

Adeitasunez.

JAVIER ALDEKOA

 
2

OSTIRALA EGUNIK LUZEENA

Barnetegitik on uzt 22, 2009 Uncategorized atalean

Bukatu da gure lehenengo astea, jadanik asteazkena da eta horregatik alaiago gaude. Nahiz eta nekatuta egon, kontatuko dizuegu ostiralean gertatutakoa.

8:00 Beti bezala, ordu berbarean altxatu behar izan ginen. Gosaldu ondoren, liburategira joan ginen ikastera.

11:30 Atsedenaldian tabernan topatu ginen beste taldeekin eta handik ikaskide berria etorri zen, Bilbon trinko bat egiten ari dena eta asteburu pasa etorri dena.

12:00 Iker, gure iraskalea, urduri ipini zen Violeta ikustean, ikuskatzailea zela pentsatzen zuelako. (Denon artean irribarrez hasi ginen)

14:00 Kororen jakiekin bapo jan genuen, beti bezala. Gaztetxoak eta Gaspar mizkinak diren arren, dena bukatu zuten.

15:00 Lokuluxka ordua edo nahi duzuna egitekoa zen, gu ordubete egon ginen barntegiko atariaren aurrean hitz egiten.

16:00 Berandu etorri ziren gonbidatuak: bertsolariak. Hasieran hiruretako bat oso urduri zegoen, nabaritzen baitzen bere ahotsean, baina garagardoari eta gure laguntzari esker berehala segurtasuna hartu zuen. Eguraldia ona zenez, barnetegiko lorategian jarraitu genuen bertsoekin. Guk gai batzuk prestatu genizkien eraikuntzari, euskal heroiei, animaliei eta abarri buruz.

19:00 Giro ona sortu zutenez, tabernara joan ginen; han guri buruz bota zituzten bertso onenak. Haien arabera gu geu  ginen “Ona, itsusia eta txarra” eta besteok ziren James Bond ala Wally.

21:00 Elkarrekin afaldu genuen eta aurreko ikaskide batzuek ere bai.

23:00 Pasa den asteazkenean hasi ziren Iturmendiko jaiak eta ostirala zen gure jai gaua. Ondo pasatu genuen:
* Bidean: Errepidetik Iturmendira abiatu ginenean euria egiten hasi zen, horregatik presarekin gindoazen Iturmendiraino.
* Iturmendin: lehenengo eta behin edateko zerbait hartu genuen; gero alaiago geundenean, dantzatzen eta kantatzen hasi ginen bostak arte.
* Bueltako bidea: Javik bere burua lurrera bota zuen eta ez zen bere lehenengo aldia izan. Gainera, hark esaten zuen billete bat aurkitu zuela, baina ez zuen erakutsi nahi izan.

Anima zaitez Bakaikuko barnetegira etortzen, euskara modu atsegin eta dibertigarrian ikasteko.

 
2

Bakaiku Barnetegia

Barnetegitik on uzt 22, 2009 Uncategorized atalean

Hasieran, barnetegi bat egitea oso gogorra iruditu zitzaidan. Hama bost egun, ezagutzen ez duzun leku batean eta gainera lagunik gabe,zure familiarik gabe. Baina nik, nire giroan ez daukat inor euskara dakiena eta bakarrik bi ordu ikasten, hitz egiten ez da nahikoa. Nahiz eta gogora iruditu, erabaki nuen barnetegia egitea.

Azkenean guztiz kontrakoa izan da. Barnetegia heldu ginenean, esan zizkiguten gure logelak, eta gero klasera joan ginen aurkezpena egitera. Aurkezpena egin ostean jatera joan ginen eta hor hasi ginen hitz egiten denon artean.

Astelehenean eta asteartean klasera eduki genuen arratsaldez baina normalean txangoak egiten ditugu, adibidez azteazkenean Santa Marinara joan ginen, oso gogorra zen  bidea ,baina tontorrera heldu ginenean bere paisaia zoragarria zen. Bakaiku osoa ikusi ahal izan genuen eta Iturmendi, Bakaikuren ondoan dagoena. Gainera eguzki-lore asko zegoen mendian eta nik ez nuen inoiz ikusi.

Gero ostegunean eguraldi ona egin zuenez igerilekura joan ginen, baina lehen Xamar etorri zen eta hitzaldi bat egin genuen, oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi nuen.

Ostiralean egun berezia izan zen, hiru bertsolari etorri zirelako eta oso ondo pasatu genuen tabernaz taberna joan ziren abestu eta gero haiekin afaldu genuen. Iturmendiko jaiak zirenez, gauez parrandan joan ginen. Azaletik kontatu dut gutxi gorabehera nolakoa den aste bat Bakaikun, nahiz eta goizez klaseak egon oso azkar pasatzen dira eta amenak dira denetarik egiten da, baina merezi du.

Igandean klaserik ez zegoenez eta eguraldi ona egin zuenez erabaki genuen urederrara joatea, zoragarria zen. Lekua berezia da, bere uragatik eta bere pasaiagatik, segur aski nire lagunekin joango naiz beste behin akustea, merezi du.

Egunak oso azkar joaten dira eta ondo pasatzeaz aparte beti ikasten ari zara. Hitz egiteko eta ikasteko aukera ona da.

Bakaikun, 2009ko uztailaren 22an

Yohanna Gonzalez

 
2

Bakaikuko barnetegian egun pasa ederra 2009ko uztailaren 19an

Barnetegitik on uzt 22, 2009 Uncategorized atalean

Atzo igandea zenez barnetegian ez zegoen klasera joan beharrik, hau dela eta, ibilaldia antolatuta zegoen, nora eta Urbasara. Eguna oso polita izango zelakoan geunden, alde batetik eguraldi ederra egingo zuela iragarrita zegoelako eta beste alde batetik ikusi behar genuena apartekoa izango zelako.

Aitzitik, aurreko egunean Iturmendiko jaietara guztiok joan ginen, batzuk goiz bueltatu ziren barnetegira, batez  ere gazteak irakasleek aginduta, baina beste batzuk goizeko zazpiak arte ez ginen oheratu, arestian esan dugun moduan Urbasa aldera joateko.

Beraz, gutxi lo eginda, jaikitakoan bokatak prestatu genituen eta segituan abiatu ginen. Hasieran Urederra ikustera joan ginen,  nik ez nuen ezagutzen, hala ere izugarri polita zela entzunda neukan, hortaz, jota banengoen ere ilusio handiz nindoan. Ordubetez ibili ondoren ailegatu ginen, eta ni zur eta lur geratu nintzen, uste nuen baino askoz politagoa zen eta, batez ere uraren koloreak liluratuta utzi ninduen.

Batzuk aurreko eguneko ajea kentzeko uretara sartu ziren, debekatuta egonda ere, eta ura oso hotz omen zegoen. Bertan bazkaldu genuen, eta atsedenalditxo bat egin ondoren autoak hartu eta bidean gelditu ginen izozki bat jateko, eta batzuek lo-kuluxka txikia egiteko aprobetxatu zuten.

Arratsaldeko zortziak aldera, berriz ere autoak hartu eta barnetegira abiatu ginen. Sukaldariak ez zeudenez geuk prestatu behar izan genuen afaria, afaldutakoan kalera joan ginen eta solasean ibili ginen zerbait hartzen genuen bitartean. Goizeko ordu bietan nekearen ondorioa dela eta  guztiok ohera joan ginen.

Kepa

 
2

Jaiak

Barnetegitik on uzt 21, 2009 Uncategorized atalean

Asteazkenean hasi ziren Iturmendiko jaiak,  guk  Santa Marina mendira egin genuen irteera aprobetxatu genuen Iturmendiko jaien txupinazoa ikusteko, eta gero, gauean bueltatu ginen jaietara bueltatxo bat ematera, ostegunean gauza berbera egin genuen bertsolarien zaio eta gero. Ostiralean gauza bera eta larunbatean ere. Baina igandean ez ginen joan zeren eta irakasleak oso nekatuta zeuden gure erritmoa jarraitzeko!!!

Nire ustez herriko jaiak hirikoekin konparatta hoberenak dira edukitzen den giroa oso ona da eta ez dago ezta jende asko ezta jende gutxi ere. Hiriko jaiek daukaten gauzarik onena kontzertuak dira zeren eta hiriek daukaten aurrekontua herriek daukatena baino askoz handiagoa da eta bideratu ahal dute kontzertu bat baino gehiago  eta herriak bakarrrik ordaindu ahal dio bati edo biri gehienez.

Bakaiku badago jada Bakaikuko jaiei buruzko kartelez beteta, ostiralean hasiko ira pasa den urtea baino askoz beranduago. Erratuko ote ziren kartelak egitean eta jaien lehenengo eguna gaur izango ahal da!!

Arantza Eskondrillas

 
2

LARUNBATA (2009ko uztailaren 18an)

Barnetegitik on uzt 21, 2009 Uncategorized atalean

Hemen gaude ikastaroaren ekuadorrean. Zer azkar ibiltzen den denbora oso ondo pasatzen dugunean!

Nahiz eta larunbata izan eskola ere badago Bakaikun ohitura ez galtzeko. Larunbatean, besteak beste, trinkoekin, hiztegiarekin eta atzizkiekin lotutako hainbat ariketa landu ditugu.

Ordu bietan, beti bezala, mahai aurrean aurkitu gara bazkaltzeko. Otordu mementoak ezinbestekoak dira mintza praktika egiteko eta ikasitakoa praktikan jartzeko. Horrela egiten dugu janariaz gozatu bitartean.

Arratsaldea atsedena egiteko memento aproposena da, gaur ez baitaukagu eskolarik. Gehienok ohera joan gara lo kuluxka egitera indarrak berreskuratzeko. Horrez gain , paseotxoa egiteko,lagunen artean ondo egoteko, libururen bat irakurtzeko edo zerbait hartzeko aukera ere badugu. Horrexegatik, bakoitzak bere gustukoena egiteari ekiten dio.

Afaldu ondoren Iturmendiko jaietara joateko asmoan izan gara azken eguna da eta. Nahiko giro polita aurkito dugu han ohikoa den baino jende gehiago dago herriko plazan dantzatzen, zerbait hartzen edo tiroak botatzen barraketan. Batzuek ere egoera aprobetxatu dute ligatzeko, noski. Horretarako baitira jaiak!!

CHARO DE SANDE

 
2

Asteburupasa Salleten

Barnetegitik on uzt 21, 2009 Uncategorized atalean

Aurreko asteburuan barnetegian piper egin nuen Pirineos Sur festibalera joateko. Ostiralean, bazkaldu bezain laster hartu nuen autoa Huescarako bidea hartzeko. Hiru ordu eta erdiren buruan Sallent de Gallegon nengoen. Aspaldi hotel batean erreserba egina nuen, eta hotela aurkituta gauzak utzi nituen logelan eta kaleratu nintzen ea giroa nola zegoen ikustera.
Arratsalde hartan oso eguraldi kaxkarra izan zen, hotza eta euritsua; hala eta guztiz ere bazegoen jende pila bat; kanping dendetan gehienak.
Festibal honek “Festival de las Culturas Pirineos Sur” izena dauka, duela hogeiren bat urte hasi ziren, eta honezkero munduko musiken eta kulturen erakuslekua izateko asmoari eutsi diote. Aurtengoak “Atlántico Negro” izena zeukan, eta uztaileko hogei egunen zehar erakutsi nahi izan zuten ea zer eragina izan zuen musika beltzak Ozeano Atlantikoren bi bazterrean. Nik aukeratu nuen asteburuan blues, salsa eta musika arabiarra zen eskaintza.
Giroa ikusita ere eta zer edo zer afaldu ondoren, abiatu nintzen Lanuza urtegiko auditoriora non eszenatokia ur gainean zegoen.
Ostiralean Bartzelonako “Los Fulanos” taldeak eta Maceo Parkerrek jo zuten, niri “Los Fulanos”-ek egiten duten salsa asteburu osoan gehien gustatu zitzaidana izan zen. Emanaldiaren ondoren aurki oheratu nintzen, zeren hurrengo egunean mendira joateko asmoa neukan.
Larunbatean oso eguraldi eguzkitsua izan zen, zorionez, eta Respumoso aterperaino igo nintzen, non 2200 metrora baino gehiagoko oso urtegi ederra dagoen, nondik Balaitus, Gran Facha eta hainbat 3000ako ikus daitekeen. Itzultzeko bide bera ez egiteko 2500 metroko kollado batera igo nintzen eta handik zuzen-zuzen jaitsi Sallenteraino.
Larunbateko emanaldiak musika arabiarrakoak ziren. Lehenengo biak ortodoxoegiak nire gusturako, baina azkenak musika arabiarra eta modernoa nahasten zituen eta oso arrakatsa handia lortu zuen. Kontzertuak amaitu eta gero jaiak gau osoa irauten du, baina ni laister joan nintzen ohera berriro, asmoa bera buruan, mendira joatea.
Igandean, gosaldu bezain laster Formigal eski geltokira joan nintzen, nondik Anayeteko igoera hasa den, ibiltzen hasi eta bi orduren buruan Anayet mendiaren gainean nengoen, ea hau igotzeko kapaza izanen nintzen neure buruari galdetzen. Anayet 2555 metroko pala izugarria da, ikaragarrizko amildegiz inguratuta, kontu handiagorekin eta indar ederra egin ondoren, igo nintzen gailurreraino, han goian merezi izan zuela izan zen pentsatu nuen lehenengoa. Arazorik gabe jaitsi, argazki batzuk egin eta Hueskatik Bakaikura joan nintzen , berriro barnetegia jarraitzera.

Felipe

© 2010 Gabriel Aresti Euskaltegia Itxura Laptop Geek.