Barnetegitik on uzt 16, 2010
Bilboko barnetegia 2010 atalean
Gure argazki galeria

Zelako parea!

San Juan Talakon

Umorerik ez zaigu falta!

Kuku!…

…tras!

Ikuspegi ederra atzean eta aurrean

Tinglaoko….

…eskaileretan

Mmmmmmm..

Goxo, gero!

Prin tabernaren terrazan

Argazkirako prest

Xelebre zu Asierren betaurrekoekin!

Bikote paregabea

Norena ote da gurditxoa?

Tuentian ere banago. Mutil errubio, altu eta guapoa naiz!agregatu!

Mantxua tabernan

Klaseko printzesak

Ikaslerik langileena, kar kar kar!!

Kafe antzokian…

..azken bazkaria.
Barnetegitik on uzt 16, 2010
Bilboko barnetegia 2010 atalean
EUSKARA BATUAREN HISTORIA
Uztailaren 7an, asteazkenean, euskara batuaren historiaren hitzaldi interesgarria entzun genuen, Xabier Monasteriok emana.
AURRETIKOAK:
Bernat Etxeparek, 1545ean, euskararen arazoei buruzko poema bat idatzi zuen. Honetan azaltzen zuen zer nolako arazoak sortzen ziren euskaraz idazterakoan.
Axularrek, 1643an, idatzi zuen:”Ez naiz helduko nire euskararekin euskaldun guztiengana hainbat euskalki izateagatik”.
Izan ere, bizkaierak eta zubererak ez dute elkarren antzik.
FORUEN GALERAK:
XIX. mendean, 1876an hain zuzen ere, hirugarren karlistada gertatu zen, guda galdu ondoren euskara debekatu zuten eta baztertuta geratu zen, horrexegatik nekazal giroan soilik erabiltzen zen.
HERRIAREN ERANTZUNA:
Jendeak egoerari erantzuteko lore-jokoak ospatzeari ekin zion. Herriek euskara eta euskal kultura ez galtzeko olerkiak, kantak, ipuinak, antolatzen zituen.
Lehenengo ikastola 1901ean sortu zen Bilbon, Plaza Berrian hain zuzen ere, Azkue zeritzona.
AITZINDARIAK:
Sabino Arana eta Resurreción Maria Azkue aipatu behar ditugu.
Sabino Arana politakaria izateaz gain, euskararen arloan lan handia egin zuen. Euskaldunberri izanik, bere kabuz bizkaiera ikasi zuen.
Liburu batzuk idazteaz gain, umeentzako izenak zerrendatu zituen, eta lexiko berria sortu zuen. Esate baterako: urrutizkina (telefonoa), akeita (kafea), orlegia (berdea), bultzia (trena), izparringia (egunkaria), eta abar…
Resurreción Maria Azkue Lekeitioko abadea izan zen baita euskaltzaindiako lehenengo lehendakaria ere.
Euskal gizartea aldatuz zihoala konturatuta, hots, hiritartuz zihoala, Euskal Herriko txoko guztietako kantu, ipuin, errezetak, izenak biltzea erabaki zuen.
Denak bildu zituen entziklopedia batean. Herriaren jakintza gorde da berari esker.
EUSKO IKASKUNTZA BILTZARRA (SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS):
Elkarte honetan ikertzaileak, abokatuak, pentsalariak eta abar biltzen ziren euskara sustatzeko.
Ikastolak, egunkariak, unibertsitateak…behar genituela ondorioztatu zuten, baina zein euskara moldetan?Denok idazteko eta elkarrekin komunikatzeko hizkuntza estandarra behar genuen, baita akademia bat ere, beraz, euskaltzaindiaren beharra ikusi zuten.
EUSKALTZAINDIAREN SORRERA:
1919an Euskaltzaindia eratu zuten. Arestian aipatu bezala, Azkue izan zen lehenengo euskaltzainburu. Euskaltzainei dagokienez, zazpi lurraldeak ordezakatuta zeuden. Lurraldeek ordezkari bana dute.
Bi helburu nagusi zeuzkaten:
Bata euskalkia babestea eta bestea euskara batua sortzea.
LEHENENGO PORROTA:
Gipuzkera osatzeko proposamena egin zuten baina porrot egin zuen, jendea ados ez baitzegoen; beraz, asmoa bertan behera geratu zen.
Guda Zibilaren ondorioz dena zegoen debekatuta eta euskera ere kaltetuta atera zen. Horrexegatik euskaltzaindiaren egitasmoa ahaztuta geratu zen.
60. HAMARKADA:
Francok “aperturismo” txiki bat eman zuenez, ikastolak, argitaletxeak, testu liburuak eta abar… agertzen hasi ziren.
Garai hartak gazteek, tartean Gabriel Arestik eta Xabier Kintanak, euskaltzaindiari galdetu zioten ea zer gertatzen zen euskara batuarekin, sortu behar baitzen lehenbailehen.
Azkenean 1968an euskara batua sortu zuten.

KOLDO MITXELENA:
Linguista ezagun, ospetsua izan zen eta berak egindako txostenak oso arrakastatsuak izan ziren.
Euskara batua sortzeko puntu batzuk kontuan hartzea proposatu zuen. Tradizionari dagokionez, Lapurtera aukeratu zuen eta euskaldun gehienak non zeunden ere kontuan hartzekoa zen, Gipuzkoan hain zuzen ere.
Hori dela eta, bizkaiera eta zuberera batuatik kanpo geratu ziren. Herriaren onarpena azkarra izan zen.
Hasiera batean euskara batua idazteko hizkuntza estandarra zen. Bilbon, esaterako, idazteko erabiltzeaz gain, beste eredurik ez zegoenez hitz egiteko ere batua erreferentziatzat hartu zen; beraz, denetarako euskara batua erabiltzen zen eta erabiltzen da gaur ere.
HIZKUNTZAREN BATASUNA:
Euskarak ez ezik, hizkuntza guztiek ere arazo berdinak izaten dituzte, esate baterako latinak ere bere garaian latin “batua” zeukan.
Hizkuntzaren batasuna sailka dezakegu bi puntutan:
a) Batasun politikoa: Goitik behera imposatutakoa. Kasu honetan aipagarriak dira latina, española, frantsesa eta ingelesa.
b) Batasun sozio-kulturala: Alemaniaren kasuan, Luterok biblia idatzi zuen eta hau erreferentzitzat jo zuten alemana “batua” sortzeko. Italiar “batua”, aldiz, literaturatik sortu zen.
Horrez gain, hizkuntzak ikasteko bi bide daude:
a) Bide naturala: Ama hizkuntza – A
b) Bide kulturala: 2. Hizkuntza, ikasten denean – B
Euskaldun osoa izateko AB edo BA izan behar da.
Etxeko hizkuntza bakarrik jakiteak ez du balio –A-, bere hizkuntzan analfabetoak direlako. Beraz, idazten eta irakurtzen ikasi beharko dute bai euskaltegian, bai eskolan, eta abar (B). Orduan izango dira euskaldun osoak –AB-.
Bide kulturala bakarrik egindakoek inmertsio naturala egin beharko genuke gure hizkuntza normalizatzeko, hau da, euskaltegiko euskara hobesteko. Orduan euskaldun osoak izango gara –BA-
HAUSNARKETA:
Euskara batuak 40 urte ditu eta denbora gutxi izan arren guztiz onartuta dago. Gaur egun, unibertsitatean, telebistan, eskolan, orokorrean erabiltzen da.
Gaur egun, ingelesak eta frantsesak euren hizkuntza “batuekin” arazoak dituzte, hau da, atzerritarrek hobeto menperatzen dute hizkuntza bertoko jendeak baino. Euskera batua, ordea, oso finkatuta dago.
Urtero munduan hainbat hizkuntza galtzeko zorian daudela eta galdu egiten direla kontuan hartuta, Unescok euskara aipatzen du indartu den hizkuntza bakarrenetako bat dela.
Barnetegitik on uzt 16, 2010
Bilboko barnetegia 2010 atalean
Hauexek dira guretzat euskal herriko 7 mirariak:
1 Guggemheim museoa (Bilbo, Bizkaia) www.guggenheim-bilbao.es/

2 Gaztelugatxeko Donibane (Bakio, Bizkaia) www.bermeokoudala.net

3 Bizkaia zubi esekia (Portugalete, Bizkaia) www.puente-colgante.com

4 Arantzazuko santutegia (Oñati, Gipuzkoa) www.arantzazu.org

5 Zugarramurdiko haitzuloak(Zugarramurdi, Mafarroa Garaia)

6 Urdaibai itsasadarra ( Bizkaia)
www.urdaibai.org

7 Izaro uhartea (Bakio-Bermeo, Bizkaia)

Uztailaren lehenengo hamabostaldiko Bilboko taldea.
Barnetegitik on uzt 16, 2010
Bilboko barnetegia 2010 atalean
Larunbat goizean beste ezer egiteko ez geneukanez, euskaltegian igarotzea erabaki genuen.
Bederatzietan euskaltegiko sofan jesarrita geunden, berbetan eta erdi lokartuta. Hamaikak aldera, bizioak Nekanerekin ahal izan zuen eta erretzera joan zen. Klasean geundela, bat-batean Nekane agertu zen eta esan zuen:
- Aizue! Pertsianak jaitsita daude!
Eta orduan, Leirek erantzun zuen:
- Nola? Itxita utzi gaituztela.
Une hartan ez genekien zer egin eta Leire jendea telefonoz deitzen hasi zen. Jende mordoa deitu arren, ez zuen askorik lortu, denak okupatuta zeuden eta.
Aukera batzuk geneuzkan: leihotik jausi egitea, 112ra deitzea eta suiltzaile katxarro bat agertzea (egutegietan agertzen diren horietakoa) edo barnetegi megatrinkoa egitea. Azkenean, ez genuen hori erabaki eta Asier larrialdi irteeratik jaitsi zen. Hainbat aldiz igo eta jaitsi ondoren, aurreko eraikineko lehenengo pisuko leihoan norbait zegoela koturatu ginen.
Gure Leire ausarta laguntza bila joan zen. Lehenengo, Albia hotelera jo zuen, baina ez zion inork kasurik egin; leihotik zortzi personak “Leire! Leire!” oihuka ziharduten bitartean, bere ahots finarekin, loti eder batekin hitzketan aritu zen.
- Buenos dias, estamos encerrados en el Euskaltegi. Hay alguien ahí?
Baina zurrunkak bakarrik entzuten ziren.
Leirek, etsituta ez zuen beste erremediorik, metalezko eskailera batzuetatik Sabin etxeko teilatura igo zen.
Aurreko eraikinean bi buru atera ziren, ea kanpoan zer gertatzen zen ikustera.
Eta Euskaltegiko leiho batetik zetozen ohiuak zirela eta, gizon bat agertu zen lehenengo pisuan, burusoila zen armairu italiar bat.( Bere hitz egiteko moduagatik jakin genuen italiar jatorria zuela) Orduan Leirek, bere ahots finarekin, berriro ere, egoera azaldu eta erregutu zion:
- Buenos dias. Verá, tenemos un problema, nos hemos quedado encerrados…………………………………………….. ¿ podria pasar a su casa para salir a la calle?
Eta larunbatero gertatu ohi den gauza bat balitz bezala, italiarrak baietz erantzun zion. Besotik heldu eta eskalatzaile bat lez, horman gora barruraino sartu zen. Leireren esanetan, ataria laberintoa bezalakoa zen; horrexegatik burusoilak kanporaino lagundu behar izan zuen. Bere ikasleak salbatu beharra zegoen, arrapaladan Kafe antzokirantz abiatu eta pertsiana zabaldu zuen, ikasleen txaloen artean.
Azkenean, suhiltzaile katzarroa ikusi gabe geratu ginen.
Eranskina: astelehenean enteratu ginen pertsiana barrutik ere zabaldu ahal zela.
Oharra barnetegia egitera datozen hurrengoentzat: ez ahaztu pertsiana barrutik ere zabal daitekeela.
Egileak: Erika Arrazubi, Meritxell Torres, Jaione Agirre
Barnetegitik on ira 21, 2009
Bakaikuko barnetegia atalean
Bakaikuko barnetegira iritsi ginenean jende gutxi geunden, 35 inguru, eta gainera eguraldi ona genuen. Sukaldariak heldu zirenean gure maletak utzi ahal izan genituen logeletan. Maletak utzi ondoren, udaletxeko geletara abiatu ginen ikasteko, sendagilaren kontsultaren ondoan.
Arratsaldean, klasea bukatutakoan, Altsatsuko jaiak ezegutzera joan ginen. Han, frontoian pelotari ospetsuak jokatzen ari ziren, apustuak egin genituen Irujoren alde.
Gauean, herriko agro-diskon egon ginen pote batzuk edaten eta hitzak soilik ateratzen ziren euskaraz.
L.K.
Barnetegitik on ira 16, 2009
Uncategorized atalean
Atzo goizean heldu ginen Bakaikuko barnetegira. Herri txikia eta zoragarria da, mendiz inguratuta. Goiz erdiz heldu ginenez, atzo arratsaldean ere klasea eduki genuen, goizeko orduak berreskuratzeko. Altsasuko jaietako azken eguna zenez, klasea bukatu ondoren hara joan eta pote batzuk hartuta, barnetegira itzuli, afaldu eta ohera joan ginen.
Gaur goizean klaseak 8,30etan hasi dira. Txarrena eguraldia da, euria ez du egiten baina hotz handia egiten du eta ez dugu arropa egokia ekarri; hala ere ondo pasatzea espero dugu.
Barnetegitik on ira 16, 2009
Bakaikuko barnetegia atalean
Atzo izan zen gure lehen eguna Bakaikun. Heldu ginenean barnetegiko atea itxita zegoen eta izoztuta geratu ginen. Hau hotza! Eskerrak bihar Altsasuko azokara joango garen arropa erostera. Altsasura joan ginen zeren eta azken jai eguna zen, baina afaria 9etan izateagatik laster bueltatu behar izan genuen.
Etiketak: Altsasu, Bakaiku, Sakana
Barnetegitik on ira 16, 2009
Bakaikuko barnetegia atalean
Atzo goizean heldu ginen Bakaikuko barnetegira. Herri txikia eta zoragarria da, mendiz inguratuta. Goiz erdiz heldu ginenez, atzo arratsaldean ere klasea eduki genuen, goizeko orduak berreskuratzeko. Altsasuko jaietako azken eguna zenez, klasea bukatu ondoren hara joan eta pote batzuk hartuta, barnetegira itzuli, afaldu eta ohera joan ginen.
Gaur goizean klaseak 8,30etan hasi dira. Txarrena eguraldia da, euria ez du egiten baina hotz handia egiten du eta ez dugu arropa egokia ekarri; hala ere ondo pasatzea espero dugu.
Barnetegitik on abu 29, 2009
Bakaikuko barnetegia atalean
Honekin amaitutzat hartzen dugu esperientzia hau. Ondo pasa dugu, jende majua ezagutu dugu eta Bakaikuko gazteak paregabeak dira. Datorren urtean berriz hemen egongo gara (nahiz eta batzuei txarto iruditu xD). Abentura hau gomendatzen dizuegu oso dibertigarria delako, txangoak egiten direlako, eta garrantzitsuena, euskararen inguruan gauza asko ikasten direlako. Blogean idatzitako gertaera guztiak gustatu zaizkizuelakoan, agur bero bat eta ongi ibili.
Aida, Aneta, Paula, Odei eta Mireia.

Barnetegitik on abu 29, 2009
Bakaikuko barnetegia atalean
pelikula berria
lagun talde bat jantokian dago, beldurra ematen duten gauzataz hitz egiten eta Ouijarekin jolasten. Lurrean eserita daude “kola-kao” edaten.
neska pare bat komunera joaten dira eta “beldurtuta” hurbiltzen dira talde