Barnetegiak 2012
Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, 15 egunez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Gure euskaltegiak urte osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak Bakaikun (Nafarroa), Sakana eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Barnetegietan, euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten ditu ikasleak. 2008an eraberritu genuen Bakaikuko etxea, 2, 3, 4 edota 6 lagunentzako gelak atonduta.
Bilbon ere barnetegiak antolatzen ditugu, Bakaikun diren eskola eta jarduera guztiekin baina gaua bertan eman gabe. Bilboko barnetegiko bazkariak Kafe Antzokian izaten dira eta prezioaren barruan daude.
Iazko prezioak
| BARNETEGIAK UDA 2012 | Lekua eta *salneurria | Lekua eta salneurria |
|---|---|---|
| Ekainaren 1etik 10era | Bakaiku 425 € / 457 € | |
| Ekainaren 4tik 16ra | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
| Ekainaren 11tik 23ra | Bakaiku 425 € / 457 € | |
| Ekainaren 18tik 30era | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
| Uztailaren 2tik 14ra | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
| Uztailaren 16tik 28ra | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
| Abuztuaren 1etik 12ra | Bilbo 380 € | |
| Abuztuaren 6tik 18ra | Bakaiku 425 € / 457 € | |
| Abuztuaren 13tik 25era | Bilbo 380 € | |
| Abuztuaren 20tik irailaren 1era | Bakaiku 425 € / 457 € | |
| Irailaren 3tik 15era | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
| Irailaren 17tik 29ra | Bakaiku 425 € / 457 € | Bilbo 380 € |
*Bakaikuko barnetegian prezioak (literak / oheak). Iazko prezioak mantentzen ditugu.
Talde berezientzako barnetegiak antolatzen dira ere Bakaikun, baita familientzako egonaldiak ere. Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitez euskaltegiarekin. Matrikula egin.
Astebeteko barnetegiak Bakaikun:
| ASTEBETEKO BARNETEGIAK 2012 | Lekua eta *salneurria | |
|---|---|---|
| Ekainaren 4tik 10era | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Ekainaren 11tik 17ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Ekainaren 18tik 24ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Uztailaren 2tik 8ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Uztailaren 16tik 22ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Abuztuaren 6tik 12ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Abuztuaren 20tik 26ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Irailaren 3tik 9ra | Bakaiku 276 € / 297 € | |
| Irailaren 17tik 23ra | Bakaiku 276 € / 297 € |
Bakaikuko Barnetegia from Zenbat Gara on Vimeo.
Leer este texto en: Español









2012ko uda Gabriel Arestin
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea dVerano 2012 en Gabriel Aresti
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oColonias infantiles de día en Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oBarnetegis y cursos intensivos para jóvenes en Bakaiku y Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o