Euskaltegi Gabriel Aresti

bulegoa egilearen artxiboa

2008ko udan barnetegiak eta ikastaro trinkoak

Bakaikuko baserriaGabriel Aresti Euskaltegiak oso eskaintza zabala luzatzen dizue udan euskara ikasten jarraitu nahi duzuenoi: barnetegiak Bilbon zein Bakaikuko baserrian egongo dira uda osoan; ikastaro trinkoak ere izango dira Bilbon, egunean hiru edo bost ordukoak, goizez zein arratsaldez, heldu zein gazteentzat. Euskara lantegiak ere antolatuko dira Bilbon, jarduerak ikasiz euskaraz aritzeko eta, eskoletara joan ezin duenarentzat autoikaskuntza aukerak egongo dira. Eskaintza zabala, inondik inora, hobekien egokitzen zaizun aukera hautatu ahal izateko. Udako eskaintza inprimatzeko sakatu hemen (PDF). Matrikula egin

Udaberriko jaia maiatzaren 30ean

algara-people.JPGUrtero legez, Algara konpartsak egun osoko Udaberriko jaia antolatzen du maiatzean Gabriel Aresti Euskaltegiarekin batera. Goizeko 8etatik aurrera Albia lorategian jokoak, dantzak, kantak, antzerkia… Arratsaldean jai giroa izango dugu bertan eta inguruan. Beti bezala ostiral batean egingo dugu denok gozatu ahal izateko. Argibide gehiago aurrerago.

HABEko azterketa ereduak

HABEko azterketen datak eta ereduak:

Lehen mailako azterketa idatzia: maiatzaren 17an, goizeko 9:00etan Zientzia Fakultatean. (1. mailako azterketa ereduak)

Bigarren mailako azterketa idatzia: maiatzaren 17an, goizeko 11:30ean Zientzia Fakultatean. (2. mailako azterketa ereduak)

Hirugarren mailako azterketa idatzia: maiatzaren 24an, goizeko 9:00etan BECen. (3. mailako azterketa ereduak)

Ibaizabal telebista

ibaizabal-tba.gifIbaizabaizabal telebista Bilbon sortu den interneteko telebista dugu, euskara hutsean sortutako telebista. Ibaizabal telebista oraingoz interneten bidez soilik ikus liteke eta euren helburuetako bat Bilboko euskaldunontzako erreferentzia eta tresna bihurtzea da. Honekin batera baditu beste hainbat ezaugarri; behetik gora sortutako telebista da, elkartasunezko zein berdintasunezko baloreak eta mezuak bultzatzea du helburu, elkarte edota kolektibo zabalek lantzen dituzten esparru guzti horiei informaziorako leiho izan. Jadanik aukera dugu berau ikusteko eta oraingoz lantzen ari diren esparruak hauexek dira: Auzoetako informazioa, aktualitatea, gazteon gai interesgarriak, irakaskuntza,musika… Dena den, apirilaren 9an jarri zen martxan eta honen inguruko informazio gehiago lortzeko onena zerorrek ikustea da. Horretarako sakatu hemen.

Barnetegiak HABE 1., 2. eta 3. mailak prestatzeko

Bakaikuko baserria

Hurrengo maiatzean eta ekainean HABEko azterketak prestatzeko aukera izango duzue Gabriel Aresti Euskaltegiko barnetegietan (Nafarroako Bakaiku herrian). Gogoratu euskaltegiko ikasleek prezio bereziak izango dituzuela.

Datozen barnetegiak 2008ko maiatzean eta ekainean

NOIZ NON PREZIOA *
3. 2. edo 1. kategoriaren arabera
Maiatzaren 12tik 16ra (HABE 1. eta 2.maila) Bakaikun 158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa)
Maiatzaren 19tik 23ra (HABE 3.maila) Bakaikun 158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa)
Ekainaren 9tik 13ra (HABE ahozko proba) Bakaikun 158, 171 edo 208 euro (mantenu osoa)

Euskara-mailak egiaztatzeko 2008ko HABEren azterketa deialdia

s23-azterketadeialdia2.gif

1., 2., 3. eta 4. maila egiaztatzeko matrikula egiteko epea hauxe duzue: 2008ko apirilaren 8tik 17ra, biak barne. Azteketako matrikula egiteko interneten bidez egingo da. Matrikula egin nahi baduzu klikatu hemen.

Azterketa egiteko baldintzak: Segi irakurtzen ‘Euskara-mailak egiaztatzeko 2008ko HABEren azterketa deialdia’

“Magia gaua” jaia martxoaren 14an

LehoiaBilboko Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik hiruhilabeteari amaiera emateko egin ohi dugun jaia. Bertan euskaltegiko tailerren ekimenez hautxek izango diugu: antzerkia, kantak, jokoak, bertosak, musika… Euskara ikasten ari garetenon jaia! Oraingo honetan Magia gaua da gure jaiaren gaia eta Magia gauan parte hartu nahi izanez gero mozorrotuta etorri behar duzue. Badakizue euskaltegiko bulegoan dituzuela salgai sarrerak. Aurretik triki poteoa Ledesma kalean 19:00etatik aurrera.

Non: Kafe Antzokian 21:30etan (sarrerak 10 eurotan)

Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“

autostop.jpgMartxoaren 12an Kafe Antzokian
Orduak: 08:45 eta 16:45
“Bidaia bizi eta bidaiak bizi”. “Zer egingo ote dut hain urrun? Bertan moldatzeko gai izango ote naiz? Zelan komunikatuko naiz? Etxekoak eta lagunak? Bertakoei ulertu egingo diet? Eta haiek niri? Hori guztia neu bakarrik”… Zerrenda luzeagoa izan daiteke. Bidaia guztien aurrean ezinegona ez da harritzekoa, are gehiago, bidaia luzeago planteatzen dugun momentuan. Etorriko den horrek ipintzen digun muga gainditzeko lehenengo pausuak emoteko sasoia dela erabakitzen dugunean, orduantxe hasten da bidaia. Luzea zein motza bidaiak emozionatu egiten gaitu eta apurka apurka zalantza eta beldurrei aurre egiten diegu. Abiatzeko unean, datorrena datorrela eta aurrera egiten dugu. Segi irakurtzen ‘Kultur hitzorduak: Mikel Arredondo “Munduari bira hamaika bidetatik“’

Aste Santuko barnetegietako matrikulazioa zabalik

2008ko Aste Santurako matrikulazioa zabalik dagoeneko.

Urtero bezala aurten ere euskaltegiak Aste Santuan euskara ikasten jarraitzeko aukera eman nahi dizu. Horretarako, astebeteko eta bi asteko barnetegiak antolatu ditugu Bilbon eta Bakaikun (berritu dugun baserrian).

1. , 2. eta 3. mailak egiaztatzeko 2008ko azterketa deialdia

Matrikula

Baldintzak Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentroetan matrikulatua egon izana 2007ko apirilaren 17tik 2008ko apirilaren 2ra bitartean, lehen deialdian, eta irailaren 4ra bitartean, bigarren deialdian.

Epeak

Lehen deialdia: 2008ko apirilaren 8tik 17ra, biak barne.
Bigarren deialdia: 2008ko irailaren 10etik 15era, biak barne.

HABE triptikoa