Euskaltegi Gabriel Aresti

admin egilearen artxiboa

Barnetegis y cursos de euskera para este verano

Bakaikuko baserriaEl euskaltegi Gabriel Aresti ofrece diversos cursos intensivos e internados para aprender euskara este verano. Habrá barnetegis durante todo el verano tanto en el recién reformado caserío de Bakaiku (Nafarroa) como en Bilbao (en este último en regimen de externado). También habrá cursos intensivos de 3 o 5 horas diarias, por las mañanas o tardes, para jóvenes y aldultos. También en Bilbao habrá talleres para practicar euskara al tiempo que se aprende una actividad. Para quienes no puedan acudir a clases también habrá cursos de autoaprendizaje de euskara por ordenador. Sin duda, una oferta amplia para quien quiera mejorar su nivel de euskara en vacaciones. Imprimir calendario y precios (PDF).

Ruper Ordorikak Kafe Antzokian grabaturiko disko berria aurkeztu du

Iragan astean aurkeztu zuen Ruper Ordorika kantari oñatiarrak Hamar t’erdietan - Zuzenean Kafe Antzokia goiburuko diskoa. Bere mugalarien agurra egiteko Bilboko Kafe Antzokian zuzenean 2006ko urrian grabaturiko audio eta bideoekin osatu du CDa eta DVDa dakartzan album-liburuxka hau. Hona hemen bideoaren zatitxo bat, Martin Larralde kanta dakarrena:

Ino ino Bonbardino euskaltegian

bonbardinoAne Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldeak guretzako antzeztuko du du Ino, ino, ino… Badator Bonbardino antzezlana. Apirilaren 1ean (asteartea) 18:30etan eta 2an (asteazkena) 11:00etan. Istorioak zera dio: “Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel eta piji batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkion etengabe; batzutan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan inolako aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Zer esango dio Lamiak basoan zehar topatzen duenean? Murgil zaitez abestiz eta dantzaz hornitutiko antzezlan koloretsu honetan, laster… Bonbardino etorriko da eta”.

Barnetegis en Semana Santa con el euskaltegi Gabriel Aresti

El euskaltegi Gabriel Aresti de Bilbao organiza barnetegis (internados de euskara) en Semana Santa y Semana de Pascua. Por un lado en el barnetegi de Bakaiku (Navarra), en un caserío completamente renovado en 2008 enclavado en un entorno natural. Quien lo prefiera puede optar por un externado en Bilbao, con todas las características de un barnetegi pero sin incluir la pernocta. Segi irakurtzen ‘Barnetegis en Semana Santa con el euskaltegi Gabriel Aresti’

Aste Santua Gabriel Aresti euskaltegian

Barnetegiak antolatu ditugu Aste Santu eta Pazko Asterako. Alde batetik Nafarroako Bakaiku herrian, bertan baserri erabat eraberritua baitaukagu inguru paregabean. Bestetik, Bilbon loa etxean baina gainerakoan barnetegiko jarduera guztiak dituen egonaldia.

Bakaiku (Nafarroa)

  • Martxoaren 17tik 29ra (13 egun)
  • Martxoaren 17tik 23ra (7 egun)
  • Martxoaren 25etik 30era (6 egun)

Bilbon (loa etxean)

  • Martxoaren 25etik 30era (6 egun)

4. urratsetik aurrera / mintzamena / hizkuntza eskakizunak

Familientzako egonaldi bereziak Bakaikun

  • Martxoaren 18tik 24ra

2, 3, 4 eta 6ko gelak / talde bereziak / familiak

Informazio gehiago Barnetegiak atalean. Mesedez, kontsultak egiteko erabil ezazue kontaktu orrialdea. Eskerrik asko.

Amplia oferta del euskaltegi Gabriel Aresti para 2008

Para el año nuevo, el euskaltegi Gabriel Aresti de Bilbao ofrece una amplia gama de cursos, barnetegis y talleres. Queremos facilitarte al máximo el reto de aprender euskara, por eso ofertamos diferentes cursos y horarios a la medida de tus necesidades.

Matrikulacion abierta.

2008rako Gabriel Aresti euskaltegiaren eskaintza bereziak

Urte berrirako hainbat ikastaro, barnetegi eta tailer eskaintza izango du Gabriel Aresti euskaltegiak.

Matrikulazioa zabalik dago.

Truke azokako bideotxo bat

Ederto joan zen lehengo eguneko truke azoka. Hona hemen bideotxo bat:

Argazki erakusketa gure euskaltegian

AfitxaMaya herri indigena goiburuko argazki erakusketa dago ikusgai euskaltegi barruan, Done Bikendiko egoitzako 4. solairuan. Bertan Frida Hartz eta Eduardo Vera mexikarrek eginiko argazkiak ikus daitezke. Batez ere Chiapas estatuan ateratako argazkiak dira, EZLN armadako indigenen matxinada jasotzen dutenak. Argazkilari biak, zapatisten lagun handiak izanik, euren eguneroko errealitatea islatzen ahalegindu dira iruditan, baita euren azken urteotako historiaren pasarte garrantzitsuenak eta tragikoenak ere.

Herri indigenak ezezik Frida Hartz-ek azken urteotako Ertamerikako gertakari politiko garrantzitsuak islatu ditu bere argazkietan, hala Guatemalako errefuxiatuen ihesa nola El Salvadorreko FMLNko kideen sarrera San Salvador hiriburuan… Aipamen gehiago Gara, Hitza, Sarean, El Correo, Gazte Sarea.

Giro aparta ikasleen jaian

IrakasleakIragan ostiralean atzoko eta egungo ikasleen jaia izan genuen Gabriel Aresti euskaltegiaren 25. urteurreneko ospakizunen baitan. Bilboko Kafe Antzokian giro ederra izan zen hasieratik gaueko ordu txikiak arte.

Ekitaldi xume baten bidez azaldu zuen Xabier Monasteriok euskaltegi honen ibilbidea, ikus-entzunezko aurkezpen batek eta gonbidatu batzuek lagunduta. Ostean, luncha eta Lisker taldearekin erromeria izan genuen. Ostean parranda hainbatek luzatu zuten berandu arte…