Maya herri indigena goiburuko argazki erakusketa dago ikusgai euskaltegi barruan, Done Bikendiko egoitzako 4. solairuan. Bertan Frida Hartz eta Eduardo Vera mexikarrek eginiko argazkiak ikus daitezke. Batez ere Chiapas estatuan ateratako argazkiak dira, EZLN armadako indigenen matxinada jasotzen dutenak. Argazkilari biak, zapatisten lagun handiak izanik, euren eguneroko errealitatea islatzen ahalegindu dira iruditan, baita euren azken urteotako historiaren pasarte garrantzitsuenak eta tragikoenak ere.
Herri indigenak ezezik Frida Hartz-ek azken urteotako Ertamerikako gertakari politiko garrantzitsuak islatu ditu bere argazkietan, hala Guatemalako errefuxiatuen ihesa nola El Salvadorreko FMLNko kideen sarrera San Salvador hiriburuan… Aipamen gehiago Gara, Hitza, Sarean, El Correo, Gazte Sarea.








1 Erantzuna a “Argazki erakusketa gure euskaltegian”