Ikastaro berriak Gabriel Aresti euskaltegiaren eskaintzan

Aniztasuna izango da ikasturte berriko ezaugarri nagusia Gabriel Aresti euskaltegiaren eskaintzan. Ohikoak diren eguneroko eskolez gain, aurten aukera mordoa izango da ordu gutxi edo egun gutxi duten ikasleentzat. Asteburuko ikastaroak, astebetekoak, astean 3 egunekoak, ordenagailu bidezko autoikaskuntza telematikoa, klasea eta autoikaskuntza telematikoa konbintzen dituzten ikastaro mistoak… A! Eta ohi baino denbora gehiago dutenek egunero 3, 4, 5 edo 6 orduko ikastaro trinkoak ere egin ahal izango dituzte. Denbora eta ordutegi arazorik ez du izango, beraz, aurten Bilbon euskara ikasi nahi dunenak.

Gaika ere anitza izango da Gabriel Arestiren eskaintza berria. Esaterako, gazteentzako ikastaro bereziak eskainiko ditugu, astean 2 edo 3 egunekoak (ikasketa telematikoak eta jarduera osagarriak ere tartekatuz), EGA ikastaroak larunbat goizetan, mintzamena lantzeko ikastaroak, astebeteko eta asteburuetako ikastaroak, EGA osteko sakontze ikastaroak (ikasitakoa tinkotzeko eta mintzamena lantzeko), 4. maila (EGAtik gorakoa) prestatzeko ikastaroak, bizkaiera eta itzulpengintza ikastaroak… Horiez gain, noski, neguan ere barnetegiak izango dira, eta Gabriel Arestiren Euskara Lantegiak (tailerrak) ekimen arrakastatsuak ere, euskara mintzatuz, hainbat jarduera ikasteko aukera emango digu.

0 Erantzun a “Ikastaro berriak Gabriel Aresti euskaltegiaren eskaintzan”


  1. Iruzkinik ez

Iruzkina utzi