Noiz idatzia: Ekainak 10, 2009 21:21etan

0 Iruzkin

Euskaltegiko jaia - Sorgin gaua ekainaren 23an

Euskaltegiko ikasleok ikasgelan ematen ditugun ohiko eskolez gain hainbat zerbitzu eta abantaila ditugu eskura. Asko dira urtean zehar sortzen ditugun ekitaldiak eta jarduerak euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko. Horien artean Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiak hiruhilaren amaieran beti egiten du jairen bat edota nolabaiteko ospakizunen bat.  Ekainaren 23an ikasturteko azken afaria izango da, beraz 21:00etan puntu-puntuan denok jezarrita. Ez ahaztu sarrera (10 euro) zure irakasleari eskatu. Beste aukera bat ikasitako guztia ikagelatik ateratzeko.

  • 18:30 Film laburren erakustaldia
  • 19:30 Poteoa Ledesma kalean + “sorpresa, sorpresa” Isabel Gemiorekin
  • 21:30 Azken afaria Kafe Antzokian (sarrera mugatua)
  • 22:30 Film laburren lehiketako sari banaketa

Oharra: Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 19a, ostirala.

Iruzkina idatzi dezakezu

Iruzkina idatzi