Euskerazetamol EZ DOK HIRU Bikoteatroak DIBERTIMENTUAK izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. “Euskera Sencilloaren Manifiestoa”rekin hasi ginen eta ondoren “Larruaizetara” etorri zen. “EUSKARAZETAMOL” honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula. Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu.
Emanaldiak Bilbok Kafe Antzokian ekainaren 2an
Goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 19:30etan
Prezio 10 euro (lagunak eta GAEko ikasleak 5 euro)








Iruzkina idatzi dezakezu