Gabriel Aresti euskaltegian ez dugu ohiko eskolekin konformatu gura; badakigu gure ikasleek gehiago nahi eta behar dutela, hobeto ikasteko, gehiago motibatzeko, praktikan jartzeko ikasitako guztia. Horregatik, hilero-hilero agenda interesgarria eta gustu guztietarako aproposa baino aproposagoa programatzen ahalegintzen gara, eta gurean ikasten duten lagunentzat, gainera, doan. Adi ibili, hasi berri dugun martxoa kultur ekarpenez eta mintzamenerako hainbat jardueraz bete-beteta dator eta: zinema, antzerkia, musika, dantza, txangoak, hitzaldiak, jaiak… Anima zaitez gurekin euskaraz bizitzera eta gozatzera!
