Igande honetarako, martxoak 3, jaialdi berezia antolatu dugu Kafe Antzokiko umegunean, “Cloe Bihotz bihotzez” jaia, Atxuriko García Rivero ikastetxeko guraso talde batek bultzatuta eta Kurkuluxetan taldearen laguntzarekin. Cloek, Kurkuluxetan taldeko gure lagunak, bihotz transplantea behar du Madrilen, eta bere familiari sostengu ekonomikoa eman eta ikastetxeko lagunen berotasuna helarazi nahi diogu. Horregatik, festa itzel honetan ez da ezer faltako: Ane Monna Oskola eta Karramarroiren antzerkia, Zirkus Aurreren magia eta akrobazia, eta Txorromorro berbena taldea. Gainera, oparien zozketa egingo da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da hitzordua. Sarrerak eskura daitezke dagoeneko Alde Zaharreko zenbait saltokitan. Eskolan bertan ere eros daitezke astearte eta ostegunetan arratsaldeko ordutegian (16:30etik 18:30eara) edo Kafe Antzokiko txarteldegian jaialdiko egunean bertan, 6 eurotan. Eta Zenbat Gararen Laguntxoentxat, doan.
Horrez gain, gure ekarpena egiteko beste aukera bat ere jarri dute, “0 lerro″ko sarrerak erosteko aukera hain zuzen, jaian parte hartu barik. “0 lerroa” eskolaren edo BIGEren bitartez eros daitezke. Eta sarrera hauek erosteko, Begoña Gutierrez Cloeren amaren bankuko zenbakia jarri dute eskura kolabora dezagun: 2095 0363 50 9110174755.
Anima zaitez!
Informazio gehiago: http://www.barriketan.eu/bloga/ eta barriketan.atxuri@euskalnet.net
