Go to Top

Aste Santuko barnetegiak, martxan

Aste Santuko ikastaroak martxan daude Gabriel Aresti euskaltegian. Lagun asko animatu dira aurten ere, Bilboko zein Bakaikuko barnetegietara, hurrengo azterketak prestatzeko, ondo pasatzeko, betiko errutinatik deskonektatzeko, euskaraz bizitzeko… Eta zu, oraindik ez zara matrikulatu? Anima zaitez, garaiz zaude eta!

Gogoratu bi aukera ditugula, zein baino zein aproposagoa, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzeko oporretan ere: Bakaikun (Nafarroa) edo Bilbon. Adibidez, naturaz eta lasaitasunaz gozatu nahi dutenentzat, inguru euskaldunean murgildu nahi dutenentzat… Bakaiku da aukerarik onena. Hauek dira datak: martxoaren 25etik apirilaren 6ra (ohea: 630€, litera: 570€); martxoaren 27tik (gauean) apirilaren 6ra (ohea: 510€, litera: 460€);martxoaren 25etik apirilaren 1era (ohea: 415€, litera: 380€); martxoaren 27tik (gauean) apirilaren 1era(ohea: 250€, litera: 225€); apirilaren 1etik (gauean) 6ra (ohea: 250€; litera: 225€).

Etxean lo egitea nahiago dutenentzat, Bilbon geratu behar dutenentzat, orduan Bilboko barnetegia da aproposena: martxoaren 25etik apirilaren 6ra (485€), edota apirilaren 2tik 6ra (170), Bilbo erdian, Done Bikendi kalean hain zuzen, eta bazkaria Kafe Antzokian.

Gainera, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek %10eko deskontua dute. Edozein kontsultarako, jo gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4.solairua. 48001 Bilbo) edo telefono honetara deitu: 94 423 7591.

 

Leer este texto en: Español

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>