Go to Top

2013ko kurtso, ordutegi eta prezioak

Zabalik dago urtarrilean hasiko diren ikastaro berrietan izena emateko matrikula. Berriz ere, bigarren hiruhilekorako eskaintza zabal-zabala dugu: ordutegi guztiak; ordu eta erdi, 2, 3, 4 eta 5 orduko ikastaroak; eguneroko klaseak edo astean bi, hiru edo lau egunekoak, asteburuetakoak, autoikaskuntzakoak… Eta maila guztiak eskaintzen ditugu. Matrikula  hemen klikatuta ere egin dezakezu edo gure bulegora hurbilduta (Done Bikendi, 2 4.solairua 48001 Bilbo), eta ikastaro berriak urtarrilaren 7an hasiko da. 2013rako kurtso, ordutegi eta salneurrien taula irudi moduan ikus dezakezu hemen (klikatu irudian handiago ikusteko):

Egunero bi orduko kurtsoetan, esaterako, ordutegi berriak gehitu ditugu, goizeko 8:00etatik 22:00ak bitarteko ordu tarte guztiak osatuta. Euskara ikasten ordu gehiago eman nahi dituztenek egunero hiru, lau edo bost orduko ikastaro trinkoak egiteko aukera izango dute, ordutegi aukera zabalarekin. Batzuetan zein besteetan langabetuentzako deskontuak izango dira ordu tarte jakin batzuetan, euskara ikasteko dauden diru-laguntzez gain.

Goizeko lehenengo ordua, eguerdia edo azken ordua profitatu nahi dutenentzat, berriz, 7:00-8:00, 14:00-15:00 eta 20:00-21:00 ordubeteko aukera berriak gehitu ditugu aurten egunero ordubeteko eta 1,5 orduko eskoletan, orain arte zeuden ordu eta erdiko aukerez gain.

Asteko egun guztietan euskaltegira etortzerik ez dutenentzat astean hiru eguneko aukera daukagu, astelehen, asteazken eta ostegunetan. Bestalde, astean lau eguneko aukera ere badugu: 15:00-17:30 tartean egunero 2,5 ordu egin eta ostiralak libratu. Aurten aukera berria sartu dugu: astean bi egun bakarrik baina egun horietako bakoitzean bost ordu emanda.

Aurreko urteetan bezala asteburuetan ere klaseak izango dira: larunbat goizetan, ostiral eta larunbatetan, igandeetan edo larunbat eta igandeetan, hizkuntza eskakizunak prestatzen ari direnei zuzenduak. Ordenagailu bidezko autoikaskuntza egiteko aukera eta EGAtik gorako 4. maila ere bai.

Bestelako ikastaroak ere antolatuko dira (Mintzamena – Bizkaiera – Sakontzen) eta Kafe Antzokiko tailerren eskaintza zabala izango dugu, jarduera bat ikasi bitartean euskaraz egin nahi dutenentzat.

Neguan ere barnetegiak (astebete eta asteburuko egonaldiak) eta txangoak antolatuko ditugu, Kafe Antzokian izan ohi dugun hitzaldi, aurkezpen, festa eta kultura hitzorduen aukera ahaztu barik.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ez ahaztu webguneko albisteak automatikoki jasotzeko harpidetza egin dezakezula, edo e-posta bidezko buletinean, Facebooken orrialdea daukagula, gure Twitter kontutik ohar laburrak ematen ditugula, Flickr-en euskaltegiaren hainbat argazki aurkituko dituzula eta Vimeon zein Youtuben hainbat bideo ditugula ikusgai.

Leer este texto en: Español

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>