Aste Santuko haur eta gaztetxoentzako koloniak zein akademia martxan daude Gabriel Arestin. Bi asteetan izango ditugu ikastaroak, martxoaren 25etik martxoaren 28ra, eta apirilaren 2tik 5era.
1-. Antzerki-kolonia: Antzez-jolasak, mozorrotze eta makilajea, txotxongiloak; lip dub-a, irteeratxoak…
2-. Jolas-kolonia: Jolasak, tailerrak, imitazioak, txangoak igerilekura, itsasargira… Bi kolonia mota hauek Kurkuluxetan antzerki taldeko aktoreek eramango dituzte aurrera, umeetan adituak diren beste monitore batzuekin batera.
Horien bien ordutegia 8:30etik 15:15era da, bazkaria barne, eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dira (6-12 urte). Prezioa 120 € da umeko eta asteko. Gabriel Arestin ikasten ari diren ikasleen seme-alabentzat %10eko deskontua izango da.
3-. Musika sorkuntza eta DJ laborategia: Ikastaro honetan musika eta soinuarekin jolasten ikasiko dute. Musikaren nahasketa, manipulazioa eta sorkuntzarako moduak aztertuko dituzte. Horretaz gain, nahasketa-mahai bat zer den eta nola erabiltzen den ikusiko dute, binilo eta CDak jartzeko moduak, ordenagailuarekin saio bat nola egin, erabiltzen diren programak, efektuak, bozgoragailuak… Kanta baten sorkuntza-prozesua: ordenagailua, instrumentuak eta ahotsa erabilita… Bukatzeko, jaia egingo dute, ikasleek beraiek jarritako musikarekin. Azken ikastaro hau Lon Gorka Fernandezek (Kafe Antzokiko teknikaria eta DJa), Josu Zabalak (musikari eta teknikaria) eta Rafa Ruedak (musikari eta kantaria) emango dute. Ikastaroaren prezioa 79 € izango da asteko eta gazteko, eta bazkaria ez da barne izango. Kasu honetan ere Gabriel Aresti euskaltegian ikasten ari diren ikasleen seme-alabentzat %10eko deskontua egongo da. Ikastaro hau DBH-ko ikasleentzat da (13-16 urte) eta ordutegia 10:00etatik 14:00etara da.
Aste Santuko akademia
Haur eta gazteen akademia ere martxan dabil Aste Santuan. Bi epe izango dira, bata martxoaren 25, 26, 27 eta 28an eta bestea apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Ikastaro hauek A eta B ereduko ikasleei egongo dira zuzenduta bereziki, euskara ikasgaian laguntza izan dezaten. Ordutegiari dagokionez, bi aukera izango dira bi prezio desberdinekin; goizeko 8:30etik 14:00etara 84 €, edo bestela 10:00etatik 14:00etara 79 €. Laguntxoak egin, ondo pasatu eta euskara ikasi nahi baduzu, ez pentsatu gehiago eta animatu.
Haur eta gazteentzako akademia, urte osoan zehar
Gabriel Arestiko haur eta gazteentzako akademia ere martxan dabil urte osoan zehar. Alde batetik, D ereduan ikasten dutenentzat, asignaturak errekuperatzeko akademia: matematika, hizkuntza, fisika, ingelesa… Arratsaldeko 5etatik aurrera izango da. Beste aldetik, A edo B ereduan ikasten dutenentzat, euskara ikasteko akademia eskainiko dugu: astean 2 egunetan, astelehen-asteazkenetan edo astearte-ostegunetan, 16:30etik 18:00etara edo 18:00etatik 19:30era, eta taldeak, 6-12 urte bitartekoentzat, 13-15 urte dutenentzat eta 16-18 urte dutenentzat izango dira. 89 € hilean.
Gazteentzako euskara eskolak
Neguko ikastaroak:
- 16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduak.
- 18:00etatik 20:00etara
- Astelehen, asteazken eta ostegunetan
- Salneurria: ikasturte osoa 587 €.
- Ordenagailu bidezko lanketak ikasitakoa sendotzeko.
- Gazteentzako dinamika bereziak
- Jarduera osagarriak.
- Emaitzak bermaturik (EGA, HABE eta Hizkuntza Eskola).
Informazio gehiago, gure bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo) edo telefono honetara deituta: 94 423 7591.
Leer este texto en: Español

Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea da (94 423 75 91), irailean zehar 8:30etik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Ordutegi horretatik kanpo e-posta bidez bidal ditzakezue zuen zalantzak harremanetarako orrialdea erabiliz.