Thursday, May. 17, 2012

Argazki-lehiaketa

Egilea:

|

2012/02/22

|

Atalak:

Argazki-lehiaketa

Inauteriak bukatu egin dira, baina geldi!, ez ezabatu egin dituzun argazki zoragarri horiek… Gabriel Aresti euskaltegiko 4.argazki-lehiaketa martxan dago eta. Argazkilari trebea ez bazara, geu bai! eta hemen duzu foto-sorta ederra Inaute Jaian zein ondo pasa genuen gogoratzeko. Talentua baduzu ere, sar zaitezke ikustera… baina animatzen zaitugu gure lehiaketan erakustera. Hauek dira kontuan hartu beharreko oinarriak:

Gaia: 2012ko INAUTERIAK.

1. Parte hartzaileak, Gabriel Aresti Euskaltegian matrikulatutako ikasleak izango dira.
2. Gehienez hiru argazki aurkeztuko dira, kolore edo txuri-beltzean.
3.Argazki guztiak originalak izan behar dira.

-Lanak nola aurkeztu: argazki guztiak izenburu batekin CD batean aurkeztu beharko dira. Hau gutunazal itxi batean aurkeztuko da eta honekin batera egilearen datuak jaso beharko dira (lanaren izenburua, egilearen izena, egilearen irakaslea).
-Noiz aurkeztu: aurkezteko azken eguna martxoaren 13a izango da.
-Epaimahaia: GAEko dinamika taldeak osatuko du. Lanak baloratzerakoan, kalitate tekniko eta artistikoaz gain, gaia islatzeko originaltasuna ere hartuko da kontuan.
-Jabetza: Aurkeztutako argazkien jabetza Gabriel Aresti Euskaltegiak gordeko du. Norbait erreproduzitzearen kontra egonez gero, argazkiarekin batera, idatziz adierazi beharko du.

Sari banaketa martxoaren 23an Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuko  duen jai-ekitaldian egingo da.

Beraz, anima zaitez! Berrikusi inaute jaian egin zenituen erretratu horiek, edo larunbateko parrandakoak… egin garbiketa ona, eta aurkeztu ederrena, originalena, dibertigarriena… eta zorte on!

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

“Gogoaren indarraren eguna”, asteazkenean
Xabier Monasterio eta “Athleticen historia”
Klaketa udalekua: bideoklipak sortzeko gunea

About Author

Euskaltegia

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>