Thursday, May. 17, 2012

Urte berria, web berria eta kurtso berriak

Egilea:

|

2012/01/01

|

Atalak:

Urte berria, web berria eta kurtso berriak

2012. urte berrirako zure asmoen artean euskaltegian kurtso berriren bat egitea badago, zorioneko zaude, kurtsoen eta ordutegien aukera zabala izango baituzu eskura Gabriel Aresti euskaltegian.  Hiruhilabete berriarekin hainbat kurtso eta tailer hasiko dira eta zure maila eta ordutegien neurrira egin ahal izango dituzu.

Gure webgunea ere eraberritu dugu urte berriarekin. Itxura aldatzearekin batera ikastaroen inguruko informazioa hobeto ematea da gure asmoa webgune berriarekin, beste hainbat hobekuntzarekin batera. Bertsio berrian nabarmendutako informazioak eta bideoak era ikusgarriagoan txertatu ditugu webgunean. Informazio finkoen egitura ere hobetu dugu, bakoitzaren azalpenak egokituz, ikastaroen gainekoa goikaldean nabarmenduz. Webgune eleanitza bihurtu dugu hizkuntza aukeratzeko aukerarekin. Webgunea zuen gustokoa izatea espero dugu eta ez ahaztu sare sozialetan ere bagaudela:Facebooken orrialdea daukagula, gure Twitter kontutik ohar laburrak ematen ditugula, Flickr-en euskaltegiaren hainbat argazki aurkituko dituzula eta Vimeon zein Youtuben hainbat bideo ditugula ikusgai.

Leer este texto en: Español

Elkarbanatu hau

Honen antzekoak

2012ko uda Gabriel Arestin
Anje Duhalde: “Ibilean” disko berriaren aurkezpena apirilaren 27an
Futbol Campusa: Danok Bat eta Gabriel Aresti

About Author

Euskaltegia

Iruzkina utzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>