Egonaldiak eta asteburuak martxoan Bakaikuko barnetegian
Zenbat Gara Elkarteak hainbat egunez mintzamena lantzeko zein era guztietako azterketak prestatzeko aukera ematen dizu astebeteko egonaldien eta asteburuen bidez. Bakaiku herrian (Nafarroa) daukagun etxean egiten ditugu barnetegiak. Hiruhileko guztietan antolatu ohi dugu egonaldi eta barnetegi hauek.
Bigarren hiruhilabeteko egonaldia martxoaren 5etik 9ra izango da, astelehenetik ostiralera, 4. urratsetik gorako ikasleentzat. Euskaltegiko ikasleek, gela motaren arabera, 120 edo 135 € ordaindu beharko dute bost eguneko egonaldiagatik (mantenu osoa).
Asteburuak ere prestatu ditugu, ostiraletik igandera euskaraz jardun eta ondo pasatzeko, ekitaldi, bisita eta txangoak eginez. Hauek dira datozen asteburuetako datak:
Otsailak 24-25-26 (12-11-10. urratsak)
Martxoak 2-3-4 (9-8-7. urratsak)
Martxoak 9-10-11 (6-5-4. urratsak)
Martxoak 16-17-18 (3-2-1.urratsak)
Asteburu osoaren prezioa 54 (literak) edo 64 (oheak) eurokoa izango da Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleentzat (74-84 € kanpokoentzat).
Sakana bailaran kokatuta, Urbasa eta Aralar mendilerroen artean, euskara ikasi eta praktikatzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu Bakaikuko etxeak. XIX. mendean jauntxo batek eraikitako baserri ederra dugu, 2008an erabat eraberritua eta gaur eguneko erosotasunetara egokitua. Ikus ezazu Bakaikuko etxeari buruzko bideoa ondoren:
Prezioak :
3.kategoriako logeletan 74€/pax
2.kategoriako logeletan 84€/pax
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
3.kategoriako logelak 54€/pax
2.kategoriako logelak 64€/pax
Oharrak:
1-Izen-ematea ordainketarekin batera gauzatuko da.
2-Izena emateko azken eguna aurreko ostirala izango da.
3-Lehentasuna izango dute asteburu hori egokitu zaienek.
Leer este texto en: Español









2012ko uda Gabriel Arestin
Galderak eta zalantzak azaltzeko onena euskaltegiko bulegora deitzea dVerano 2012 en Gabriel Aresti
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oColonias infantiles de día en Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la oBarnetegis y cursos intensivos para jóvenes en Bakaiku y Bilbao
Para plantear dudas y preguntas lo mejor es llamar directamente a la o